Alicia Scherson
| Alicia Scherson | |
|---|---|
(2017) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Alicia Scherson Vicencio |
| Jaiotza | Santiago, 1974ko azaroaren 30a (51 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa Escuela Internacional de Cine y Televisión (en) Illinoisko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Alicia Scherson Vicencio (Santiago, Txile, 1974ko apirilaren 17a) zinema-zuzendari, zinema-ekoizlea, enpresaria, gidoilaria et irakaslea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biologia ikasi zuen Unibertsitate Katolikoan, baina 1994. urtean San Antonio de los Bañosera (Kuba) joan zen, eta han, Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan, zineteleasta diploma lortu zuen. Bost urte beranduago, Fulbright bekaren laguntzarekin, Chicagora (AEB) joan zen arte ederretako magister bat egitera Illinoiseko Unibertsitatean.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen film labur eta dokumental laburrak 16 mm-tan filmatu zituen Kuban ikasle sasoian eta hainbat jaialditan aurkeztu zituen. Gero, Chicagon, bideoan grabatu zituen fikzio txikiak eta lan esperimentalak, eta galerietan eta jaialdietan erakutsi zituen. Crying Underwater film laburra 2002. urtean estreinatu zen Holandan.
Play
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen film luzea, Play, 2004an hasi zen filmatzen, Santiagon, aurreko urtean berak idatzitako gidoiarekin. Filma 2005. urtean estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen, guztira 17 sari irabazi baitzituen hainbat jaialditan. Film arrakastatsu hori estreinatu eta bi hilabetera, TV 13k Schersonen film labur bat erakutsi zuen: Baño de mujeres. Filmaren argumentua aireportu bateko komunean gertatzen da, non oso desberdinak diren hiru emakume giltzapetuta geratzen diren.[1]
Turistas
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turistas lana izan zen bere bigarren film luzea, Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian estreinatua 2009. urtean, non Tiger sarietarako izendatua izan zen. Bere opera primarekin alderatuta, oso bestelako poetika du filmak. OnOff aldizkari digitalak zioen bezala, Scherson-ek, "landareen eta animalien bizitza eta protagonistaren barrualdea zehatz-mehatz aztertzeko gai den begirada da", eta, iritzi horrekin bat eginez, egileak gaineratu zuen: "Hasieratik zerbait zehatza filmatu nahi izan nuen eta naturalistaren begirada berreskuratu, gauzak oso gertutik behatuz bezala, pertsonaia nagusi batek egiten duen bezala (Karla, Aline Kuppenheim aktoreak interpretatua), landareak, piztitxoak, gauza gutxi daude, kamara hurbila eta kontatzeko zehaztasuna, gauza gutxi kontu handiz." Turistas lana, gehienbat, Radal Siete Tazas parke nazionalean filmatu zen, Maule eskualdean.[1]
Il futuro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren film luzea, Il futuro, 2013ko ekainaren 6an estreinatu zen zinemetan (lehenago, urtarrilean, Sundance eta Rotterdameko zinemaldietan parte hartu zuen), Roberto Bolañoren Una novelita lumpen lanean oinarrituta dago eta Manuela Martelli du protagonista. Kultuzko idazlearen lan hau eramateko ideia Turistas filmatzen ari zela sortu zen. "Literatur lanak egokitzea ez da nirea eta, Bolaño maite dudan arren, ez dut uste bere liburuak oso zinematografikoak direnik. Nobela labur hau irakurri nuenean, aldiz, istorioa kontatzen duen ahots femeninoak harrapatuta geratu nintzen. Itsutu egin nintzen irudi bihurtzeko ideiarekin". Hain zegoen obsesionatuta, ezen bere bigarren film luzea filmatzen ari zen arren, Bartzelonara bidaiatu zuen 2003an hildako txiletarraren agentearekin akordio batera iristeko.[2][3]
Schersonek berak idatzi ohi ditu bere gidoiak, eta Ilusiones ópticas Cristián Jimenezen film sarituaren gidoiaren egilekidea ere bada. Turistas eta José Luis Torres Leivaren Verano (2011) filmaren ekoizle exekutiboa izan zen.
Bere enpresa du —La Ventura, bere filmak edo beste kide batzuenak ekoizteko edo koproduzitzeko— eta Fikzio Tailerreko irakaslea da Txileko Unibertsitateko Zine Eskolan.
2018ko ekainean Estatu Batuetako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademia osatzera gonbidatu zuten.[4]
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005: Play
- 2009: Turistas
- 2013: Il futuro
- 2016: Vida de familia
TBko telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Héroes Invisibles
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002: Crying Underwater
- 2005: Baño de mujeres
Sari nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005eko Tribecako Zinemaldiko (New York) zuzendari berri onena, Play lanagatik
- 2005eko Montrealeko Nazioarteko Zinemaldiko Glauber Rocha Saria (Kanada), Play lanarekin
- Ikusleen Saria 2005eko 3 Kontinenteetako Jaialdian (Nantes), Play lanarekin
- Ikusleen Saria Santiagoko Zinemaldian SANFIC1 2005, Play lanarekin
- Karlovy Varyko (Txekiar Errepublika) Nazioarteko Zinema Jaialdiko Kamera Independentea
- Skip City D-Cinema 2006 Nazioarteko Jaialdiko (Japonia) Zuzendari Berri Onena, Play lanarekin
- 2005eko Habanako Latinoamerikako Zinema Berriaren Nazioarteko Jaialdiko Opera Prima Koral Saria, Play lanarekin
- Iberoamerikako Irudi eta Soinu Eskolen Federazioak (FEISAL) 2005eko errealizadore gazte bati emandako saria, Play lanarekin
- 2006ko Lisboako Hiria Sari Nagusia, Lisboako Indie Jaialdian, Playri esker
- Holandako Kritikarien Elkartearen KNF Saria, Rotterdamgo Nazioarteko Zinemaldia 2013, Il futuro lanarekin[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 [Esteka hautsia], entrevista en OnOff, centrada en la película Turistas; acceso 22.08.2011
- ↑ Internet Movie Database. Il futuro. .
- ↑ IFFR: YouTube. Trailer oficial de Il futuro. .
- ↑ Jiménez, América. (9 de julio de 2018). «Académicas de la U. de Chile serán parte de la Academia de Cine de Hollywood» uchile.cl.
- ↑ (Gaztelaniaz) Copesa, Grupo. Cinta chilena El futuro gana premio en Festival de Rotterdam. (kontsulta data: 2025-11-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scherson en CineChile
- Scherson IMDb-en gaztelaniaz eta ingelesez
- Ricardo Greene. La ciudad y las orcachofas, Play ardatz duen elkarrizketa, Bifurcación aldizkariaren 4. alea; sarbidea: 2011-08-22
- Tourist, reseña en inglés de Turistas, Variety, 20.02.2009; sarbidea 18.05.2013
- Gonbidatua: Alicia Scherson, elkarrizketa Zancada blogean, 2009; sarbidea 22.08.2011
- Emilio Leighton V. Alicia Scherson: "Espero dut Cruz-Cokek eta Piñerak ez dutela ezabatuko kulturan egindako aurrerapena", La Nación, 2010-02-12; sarbidea 2011-08-22
- Carolina Urrutia. Claire Denis eta Alicia Scherson-en arteko elkarrizketa: La política de las autoras, 2010eko SANFIC6an egindako elkarrizketa; sarbidea: 2011-08-22
- Elkarrizketa Alicia Scherson-ekin 'Etorkizuna'-ri buruz.