Madelen Urieta
| Madelen Urieta | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Amurrio, 1981eko abuztuaren 21a (45 urte) | ||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | saskibaloi entrenatzailea, sports director (en) | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
| Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||
Madelen Urieta Gutiérrez, ezaguna Made Urieta izenez (Amurrio, 1981eko abuztuaren 21a) saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea da, egun Araski Arabako Emakumeen Saskibaloian aritzen dena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madelen Urieta Amurrio udalerrikoa da, Arabako probintzian. 1993an hasi zen saskibaloian eta hainbat klubetan (CB Aurrera (Kadete eta Junior mailan), Abaroan (Lehen eta Senior mailan) egin zuen ibilbidea. 2001ean entrenatzaile lanetan hasi zen. Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi Elkartea (Araski AES) sortzearekin batera, kirol zuzendari eta entrenatzaile lana giltzarri izan da proiekturako. Urieta Araskiren sortzaileetako bat eta zuzendaritzako kidea da (presidenteordea).[1][2]
2016an, 2019an, 2020an eta 2021ean urteko saskibaloi entrenatzaile onenaren Antonio Díaz-Miguel Memoriala saria lortu du. Hiru denboralditan Dia Ligan Araskirekin bi Erreginaren Kopa eta bi play off jokatzera eraman zuen taldea, eta talde nazionalarekin urrezko domina lortu duzuen 2019ko Eurobasketean.[3][4]
ADB Araski AES-ko entrenatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997tik: beheko mailetako entrenatzailea (Vedruna, San Prudentzio klubak).[5]
- 2001-2011: senior taldeen entrenatzailea (Vedruna, San Prudentzio, Metakar eta Abaroa klubak).[5]
- 2012-2013: Araski AES-ko entrenatzailea Lehen Mailan (1. mailako txapeldunak eta igoera faseko lorpena).
- 2013-2014: Araski AES-ko entrenatzailea Emakumezkoen Saskibaloi Liga 2 (Araskik LF2an egin zuen debut historikoan).
- 2014-: Araski klubeko harrobiko zuzendari teknikoa.[6]
- 2015-2016: Araski AES-ko entrenatzaile eta kirol zuzendaria Emakumezkoen Saskibaloi Liga 2 (LF2 txapeldunak eta Emakumezkoen Ligara igoera).[7]
- 2016-2017: Araski AES-ko entrenatzaile eta kirol zuzendaria Emakumezkoen Ligan. (Erreginaren Kopako finalaurrekoak; Ligako finalaurrekoak).[8][9]
- 2017-2018: Araski AES-ko entrenatzaile eta kirol zuzendaria Emakumezkoen Ligan.[10]
- 2018-2019: Araski AES-ko entrenatzaile eta kirol zuzendaria Emakumezkoen Ligan.[11]
- 2019-2020: Araski AESko entrenatzaile eta kirol zuzendaria Emakumezkoen Ligan.[12]
- 2020-2021: Araski AES-ko entrenatzaile eta kirol zuzendaria Emakumezkoen Ligan.
- 2021-2022: Araski AES-eko entrenatzaile eta kirol zuzendari bezala berritu du datorren denboraldirako.
Euskal selekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2005-2006 Euskadiko Emakumezkoen Selekzio Txikiko talde teknikoko kidea.
- 2007-2008 Euskadiko Emakumezkoen Selekzio Txikiko talde teknikoko kidea.
- 2010-2012 Euskadiko Haur Mailako Emakumezkoen Selekzioaren kidego teknikoko kidea.
Espainiako selekzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016: 20 urtez azpiko Espainiako selekzioko talde teknikoko kidea, Europako txapelduna (Matosinhos, Portugal, 2016ko uztaila).[13]
- 2017: 18 urtez azpiko Espainiako selekzioko hautatzailea Europako Sopron Txapelketan (Hungaria).[14][15]
- 2018: Espainiako U17 selekzioko hautatzailea Bielorrusiako Munduko Kopan.[16]
- 2019: Serbia eta Letoniako Emakumezkoen Selekzio Absolutuaren EuroBasketeko entrenatzaile laguntzailea Lucas Mondelorekin batera. (Urrezko domina)[17]
- 2021: Espainiako eta Frantziako Emakumezkoen Selekzio Absolutuaren Eurobasketerako eta Japoniako Munduko Txapelketarako entrenatzaile-laguntzailea Lucas Mondelorekin.[18]
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014-2015: Senior probintzaila, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia
- 2001-2008: 1. nazional Abaroa
- 1995-1999: Aurrera Behe Kategoriak
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016an AEEB Saria jaso zuen, "Antonio Diaz Miguel Memoriala", 2015/2016 urteko saskibaloi entrenatzaile onenari.[19][20][21]
- 2019an AEEB Saria jaso zuen, "Antonio Diaz Miguel Memoriala", 2018/2019ko saskibaloi entrenatzaile onenari.[4]
- 2020an Emakumezkoen Ligako 2019-2020 denboraldiko entrenatzaile onenaren saria jaso zuen.[22]
- 2021ean Emakumezkoen Ligako 2020-2021 denboraldiko entrenatzaile onenaren saria jaso zuen.[23]
- 2025ean Urrezko Intsignia jaso zuen Gure Kirola Sarietan, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan Espainiako emakumezkoen saskibaloi selekzioarekin parte hartzeagatik.[24]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Araski :: Personal e Intrasferible con MADELEN URIETA» www.araski.com.
- ↑ «Araski :: Entrevista: Madelen Urieta» www.araski.com.
- ↑ «Pablo Laso y Madelén Urieta, mejores entrenadores del año por la AEEB» www.efe.com.
- 1 2 «AEEB - AEEB» www.aeeb.es.
- 1 2 «Araski :: Personal e Intrasferible con MADELEN URIETA» www.araski.com.
- ↑ «Made Urieta, nueva directora técnica de la cantera de Araski - DXTFem Alava» www.dxtfem.com.
- ↑ El Araski logra el ascenso. 1 de mayo de 2016.
- ↑ «Made Urieta seguirá al frente del Araski. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.
- ↑ El Araski pone punto final a una temporada de ensueño. 19 de abril de 2017.
- ↑ «“Renovar a Made es el mejor fichaje”. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Made Urieta: «La permanencia va a estar más cara que nunca, cada triunfo costará». 28 de mayo de 2018.
- ↑ «Madelen Urieta renueva su compromiso con el RPK Araski» FEB.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Made Urieta, con la selección Sub’ 20. Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com (kontsulta data: 2026-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Made Urieta, del Araski, dirigir� la selecci�n U18 femenina» Araba/�lava - El Correo.com 2017-05-29 (kontsulta data: 2026-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dos alavesas tutelan el futuro del basket femenino . Diario de Noticias de Alava» www.noticiasdealava.com (kontsulta data: 2026-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «15 jugadoras para un sueño mundial en Bielorrusia» FEB (kontsulta data: 2026-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Selección ya tiene equipo técnico para el EuroBasket de Serbia y Letonia» FEB (kontsulta data: 2026-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mateos, Ander. (2019-07-07). «Made Urieta gana el Eurobasket con la selección española» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2026-03-30).
- ↑ «Made Urieta elegida mejor entrenadora del año - DXTFem Alava» www.dxtfem.com.
- ↑ Araski Basket. (14 de noviembre de 2016). PREMIO AEEB MADE. .
- ↑ «Madelen Urieta recibe el Trofeo AEEB como mejor entrenadora 2015-16» www.feb.es.
- ↑ «Madelen Urieta elegida mejor entrenadora de la temporada 2019-2020 - FEB» www.feb.es.
- ↑ «Pablo Laso y Madelén Urieta, mejores entrenadores del año por la AEEB» www.efe.com.
- ↑ Made Urieta Insignia de oro premios Gure Kirola Sariak. .