Edukira joan

Pasty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasty
gozogintza eta sukaldaritza
Historia
JatorriaKornualles eta Michigango goi penintsula
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua

Pasty edo Kornuallesko enpanada (kornubieraz: pasti) Kornuallesen jaten den haragi-pastel tradizional bat da, Ingalaterra hegoaldean[1]. Kornubiarren diasporaren bidez mundu guztira zabaldurik dago. 2011n Europar Batasuneko Indikazio Geografiko Babestua (PGI) estatusaren barnean sartzen da.

Ore hautsiaren barnean txahalki txikitua eta patata, arbi-aza eta tipula txikitua sartzen da eta gatza eta piperrautsaz apaintzen da. Ondoren labean egiten da.[2]

Cornish Pasty Association elkarteak 87 milioi pasty ekoiztu zituen 2008an eta 60 miloi libera esterlinatan saldu ziren, Kornuallesko elikagai ekonomiaren %6a da hori.[3]

Ez da ezagutzen pasty-aren sorrera, baina antzinatik hainbat literatur lanetan aipatzen da. Kornubiar meatzari eta marinelek XIX. mendean mundu guztian zabaldu zuten eta pasty-aren aldaerak aurkitzen dira herrialde ugaritan, hala nola, Australian, Mexikon edota Estatu Batuetan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «History of the Cornish Pasty» Historic UK (kontsulta data: 2025-04-13).
  2. ↑ (Ingelesez) Harris, Ann Pringle. (1988-02-07). «FARE OF THE COUNTRY; In Cornwall, a Meal in a Crust» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-04-13).
  3. ↑ (Ingelesez) «Cornish pasty in European battle for protected status» The Telegraph 2008-07-25 (kontsulta data: 2025-04-13).
  4. ↑ «Morcom/Morcombe One-Name Study» morcom.one-name.net (kontsulta data: 2025-04-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]