Edukira joan

JD.com

Wikipedia, Entziklopedia askea
JD.com
Datuak
Motakapital irekiko enpresa eta webgunea
Jarduera sektoreaMerkataritza elektronikoa
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa
Eskumendekoak
Enplegatuak62.000
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formacompany limited by shares
Zeren jabe
JD Gaming (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak462.019.760.000 ¥ (2018)
Balore-burtsaNASDAQ
Historia
Sorrera2004
Sortzailea
webgune ofiziala

JD.com, Inc. (txinera tradizionalez: 京东; pinyinez: Jīngdōng), baita Jingdong ere eta lehen 360buy deitua, txinatar e-commerce enpresa da. 1998an sortua denda fisiko gisa, 2004an hasi zuen merkataritza elektronikorako bidea. Pekinen du egoitza nagusia. Liu Qiangdong da enpresa sortzailea, izen mendebaldetar gisa Richard Liu ere erabiltzen duen enpresaria. [1]

Herrialdeko eta munduko txikizkaririk handienetariko bat da, bestea Alibabarena den Tmall izanda. Denborarekin Interneteko zerbitzuak gehitu ditu, eta alor horretan Alibaba Group (Taobao), Pinduoduo eta Meituan-ekin lehiatzen da. 2014tik Tencent-ekin elkartuta dago, eta horri esker WeChat mezularitza plataforman integratuta dago.

JD.com produktu elektronikoen denda fisiko txiki gisa hasi zen, Pekingo Zhongguancun auzo teknologikoan. Jingdong eta JD Multimedia izenekin ezaguna, dendak berehala hartu zuen negozio-ikuspegi bat, Zhongguancunen zeuden lehiakideenarekin kontrastatzen zuena, prezioak ez negoziatzea eta argi eta garbi erakutsitako prezio finkoen politika ezarriz, arraroa zena ingurune eta garai hartan.

Funtzionatzeko modu horrek ahoz ahokoa bultzatu zuen, eta bezeroak zabaltzen lagundu zuen. Eskaeren bolumen handia zela eta, Liuk langileak kontratatu behar izan zituen lan-karga kudeatzeko, ireki eta hiru hilabetera.

2003aren hasieran, 2002-2004ko SARS epidemiak Txina ia konfinamendu egoeran sartu zuen, eta bezeroei dendetara fisikoki joatea eragotzi zien, JD Multimedia-ren jarduera arriskuan jarriz. Egoerak behartuta, Liu Qiangdongek merkataritza elektronikora jo zuen 2004an, eta bere webgunea abiaraziz (2007an 360buy.com izena hartu zuena, eta 2013an JD.com).

Hazkundea eta finantzaketa (2004-2014)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JD.com-ek printzipioz zuzenean saltzen dizkie bezeroei dituen produktuak, online merkatu gisa jardun gabe. Aukera horrek eskatzen du enpresak biltegi-sare bat mantentzea eta logistikan diru-kopuru handiak inbertitzea.

2004tik aurrera, enpresak barne-logistika azpiegitura garatzera bideratutako hedapen fase bat hasi zuen, eta biltegiak eraikitzeko eta biltegiratze ekipamenduak eskuratzeko inbertsio handiak egin zituen. Bere hazkundea Kathy Xu arrisku-kapitaleko inbertsiogile txinatarrak bideratu zuen batez ere 2006an: elkartu zirenean Liu sortzaileak 2 milioi dolar beharko zituela esan zion Xuri, baina Xuk 10 milioiko inbertsioa eskaini zion, serio ekiteko hazkundeari [1]. Xuren inbertsioak 150 alditan biderkatu zuen balioa urteen buruan.[2]

Integrazio bertikal estrategia batek JD.com bere lehiakideetatik bereizten du, batez ere kanpoko logistika-hornitzaileekiko mendekotasuna dutenak. Enpresak 2013ko urriaren eta 2014aren amaieraren artean 2,4 eta 3,4 bilioi yuan (400 eta 600 milioi dolar) arteko aurrekontu gehigarria planifikatu zuen bere logistika-sarea zabaltzen jarraitzeko.

2004 eta 2008 artean, gainera, JD.com pixkanaka B2C plataforma bihurtu zen, 3C produktuetan espezializatua (Computer, Communication, Consumer, "informatika, komunikazioa eta kontsumo-elektronika"). Ondoren, 2010etik aurrera, plataformak egun bereko edo hurrengo eguneko entrega eskaini zuen (sektoreko estandarra, Amazon Prime izeneko zerbitzuan, adibidez, bi egunekoa zen).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Mallaby, Sebastian. (2022). «10. To China, and Stir» The power law: venture capital and the making of the new future. Penguin Press ISBN 978-0-525-55999-3. (kontsulta data: 2026-05-25).
  2. ↑ Binance Square. «Xu Xin (Kathy Xu)» www.binance.com (kontsulta data: 2026-05-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]