Alemania iparraldeko hiri handiena da eta bereziki garrantzitsua Itsaso Baltikorako irteera nagusia baita. Bertan hartzen dira Danimarka, Suedia edo Norbegiara doazen ferriak. Alemaniako Itsas Armadaren egoitza ere bertan dago. Kielgo kaia oso egokia da, izan ere 17 kilometro luze den Kielgo fiordoaren bukaeran baitago.
Honetaz gain aipatzekoa da Kielgo ubidea (Nord-Ostsee-Kanal), zeinak Schleswig-Holstein estatua zeharkatuz Itsaso Baltikoa eta Ipar itsasoa lotzen dituen. Munduko kanal artifizial erabilienetakoa da gaur egun, Panamakoak eta Suezkoak baino gainditzen ez dutena.
Bikingoak izan ziren X mendean Kielgo fiordoan zeuden herrixka germaniarrak kolonizatu zituztenak. 1233an Adolfo IV.a Holsteingo Kondeak sortu zuen Holstenstadt tom Kyle (Holsteingo Kyle hiria) eta 1242an Lübeckeko lege eskubideak jaso zituen. 1284ean Hansa Ligan sartu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu bezala, baina 1518an Ligatik bota zuten piratak herrian onartzeagatik.
1665ean Kielgo Unibertsitate famatua sortu zen. 1773 eta 1864 artean Daniar erregeen agindupean egon zen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren parte baitzen, baina hiria ez zen Danimarkaren barruan sartu, Alemanian baizik. Inperioa erortzerakoan daniarrek agintzen jarraitu zuten Holsteingo Dukea beren menpekoa baitzen. 1848an Schleswig-Holstein osoa daniarren aurka altxatu zen baina 1852an galtzaile atera ziren. Schleswig-ko bigarren gerra 1864ean izan zen eta oraingoan Germaniar Konfederazioa izan zen garailea.
Gillermo I.a PrusiakoaAlemaniako enperadore bihurtu zenean Kiel izendatu zuen inperioaren kai nagusi (Reichskrieghäfen). Alemaniako Armadaren egoitza bertan ezartzeak hiriari progreso handia ekarri zion eta biztanleria nabarmen handitu zuen, 1864ko 18.770 biztanleak 200.000 bihurtu ziren 1910an.
1918an, Lehen Mundu Gerra bukatzear zela, Kielgo guda ontziei Royal Navybritainiarraren aurka borroka handi bat egin zezaten eskatu zieten. Marinelek, ezin garaituzko misioa zela pentsatuz, matxinada egin zuten, eta hura izan zen Alemaniako iraultza sortu zuen txinparta. Iraultzak monarkia deuseztatzea eta ondoriozWeimarko Errepublika ekarriko zuen.
Bigarren Mundu Gerran oso bonbardatua izan zen, Kielen baitzeuden alemaniarren Itsas Armadako ontzirik eta urpekorik gehienak. 710 bonbaketari estatubatuarrek hiriaren%80 suntsitu zuten, eta industriaren%83. Ez zen kanileko urik izan hiru egunez; ez eta jana prestatzeko ere astebetez. Kiel berreraiki behar izan zuten, eta 1972an berriro bihurtu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu.
2022ko zentsuaren arabera 249.132 biztanle zituen: 121.818 gizonezko (% 48,9) eta 127.313 emakumezko (% 51,1); 100 emakumeko 95,7 gizonezko zeuden. Biztanleen% 15,1 18 urtetik beherakoak ziren eta% 19,3 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen% 12,3 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen% 52,6 ezkongabeak ziren eta% 31,8 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]
Oharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen% 76,5ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek.% 22,1k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta% 1,4k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean,% 83,9 beraiek etorritakoak ziren eta% 16,1 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]
Migrazio-jatorria
190.565
55.074
Migrazio-jatorririk gabe (190.565)Migrazio-jatorri osoa (55.074)Migrazio-jatorri partziala (3.494)
2022ko erroldaren arabera, udalerrian 138.600 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (102.579,% 74,0) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 73 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 7,64 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa% 2,1 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean% 25,1 jabeak okupatzen zituzten.[3]
Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (43.916). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (25.296); eraikin guztien% 92,5 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, urrutiko berogailu-sarea (fernheizung) zen nagusi (83.712 etxebizitza).[3]
Guztira 38.247 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (17.591,% 46,0). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (23.633).[3] Guztira 134.641 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (72.630,% 53,9).[4]
38.247bizitegi-eraikin
134.641etxegune
Eraikin mota
12.425
6.310
17.591
Etxe bakartua (12.425)Etxe atxikia (bikoitza) (6.310)Ilarako etxea (17.591)Bestelako eraikin mota (1.924)
Etxebizitza kopurua eraikineko
23.633
5.108
6.148
Etxebizitza bakarra (23.633)2 etxebizitza (1.996)3-6 etxebizitza (5.108)7-12 etxebizitza (6.148)13 etxebizitza edo gehiago (1.356)
Etxegunearen tamaina
72.630
35.499
12.623
Pertsona bakarra (72.630)2 pertsona (35.499)3 pertsona (12.623)4 pertsona (8.714)5 pertsona (3.152)6 pertsona (2.027)
Kielgo Opera Etxea, atzean udaletxearen dorreaSan Nikolas eliza (Nikolaikirche): Kielgo eraikin zaharrena da, XIII mendekoa.
Kielgo udaletxea (Rathaus): 1911ean eraiki zuten. 106 metroko altuera duen dorrea veneziar estilora egina da.
Kielgo Opera Etxea (Opernhaus Kiel): Heinrich Seeling arkitektuak diseinatu eta 1905-1907 artean eraiki zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten eta 1953an berreraiki behar izan zen.
Kielgo merkataritza azoka (Kieler Umschlag): 1431ean sortu zen feria urtero ospatu zen XIX mendean garrantzia galduz joan zen arren eta 1900an izan zuen azken ekitaldia. 1975ean berreskuratu zen.
Kielgo belaontzien astea (Kieler Woche): Munduko belaontzi estropada handiena da. Gutxi gorabehera 2000 belaontzik eta 5000 marinelek hartzen dute parte eta hiru milioi ikusle etortzen dira Kiela.
Kielgo kirol talde nagusia THW Kieleskubaloi taldea da. 16 aldiz irabazi du Alemaniako Liga eta 7 aldiz Kopa. Baina Europa mailan ere txapeldun izan da, bi aldiz EHF Txapeldunen Ligan eta 3 aldiz EHF Kopan.
Futbol taldea ere badu, Holstein Kiel, 1912an Alemaniako txapelketa eskuratu zuena. Gaur egun Iparraldeko ligan ari da jokatzen.