Edukira joan

Pierre Nkurunziza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Nkurunziza

(2008)

8. Burundiko presidente

2005eko abuztuaren 26a - 2020ko ekainaren 8a
← Domitien Ndayizeye - Pascal Nyabenda →
Bizitza
JaiotzaNgozi, 1964ko abenduaren 18a
Herrialdea Burundi
HeriotzaKaruzi, 2020ko ekainaren 8a (55 urte)
Hobiratze lekuaGitega
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
COVID-19a
Familia
AitaEustache Ngabisha
Ezkontidea(k)Denise Nkurunziza (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversité du Burundi (en) Itzuli
National University of Rwanda (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, lehendakaria eta ministroa
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasun ebanjelikoa
Alderdi politikoa Demokrazia Defentsarako Kontseilu Nazionala – Demokrazia Defentsarako Indarrak

X.com: pnkurunziza Find a Grave: 2835347 Edit the value on Wikidata

Pierre Nkurunziza (Ngozi, 1964ko abenduaren 18a - Karuzi, 2020ko ekainaren 8a) Burundiko presidentea izan zen 2005 eta 2020 bitartean, bihotzeko batez hil zenean.

Bere presidentetza luzeena izan da, Burundik independentzia lortu zuenetik, 1962an.

Hutu aitaren eta tutsi amaren semea, hutu kontsideratua. Aita diputatua izan zen parlamentuan, eta eraila izan zen 1972an, hutuen kontrako sarraskietan, berak 8 urte zituela [1]. Anaia bat ere galdu zuen unibertsitateko istilu batzuetan, 1995ean. Heziketa fisikoa ikasi zuen Burundiko Unibertsitatean eta unibertsitateko irakasle izan zen.

1994an Denise Bucumi hartu zuen emazte, eliza ebanjelikoko ministro ordenatua, eta sei seme-alaba izan zituzten.

Presidentetza arte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burundiko Gerra Zibila garaian, basoan ezkutatuta bizi izan zen, FDD (Forces pour la Défense de la Démocratie) miliziako kide [2]. 2000. urtean bere presidente bihurtu zen eta taldea politikan parte hartzera eraman zuen, CNDD (Conseil National pour la Défense de la démocratie) alderdian.

2000an Arushako bake-akordioa sinatu zuten, gerra zibilarekin bukatu nahian, ordura arte Burundin nagusiak izan ziren FRODEBU eta UPRONA alderdiak, bat hutu moderatua eta bestea tutsia, nagusiki. FDD eta FNL talde armatu hutu muturrekoek ez zuen sinatu, baina 2003an, eskualdeko herrialdeen ekimenez, garaiko presidente Ndayizeye, FRODEBU alderdikoak eta CNDD-FDDk bake-elkarrizketei ekin zioten, eta akordio bat sinatu zuten. 

2005ean tokiko hauteskundeak egon ziren ekainean, eta parlamentarioak uztailean. Bietan CNDD nagusitu zen, alde handiz. Eta presidentetzarako hautagai bakar gisa, 2005eko abuztuan karguaz jabetu zen Nkurunziza.

Presidentetzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde etnikoak adiskidetu nahi izan zituen, eta borroka armatuan segitzen zuten azken taldeak desmobilizatu, FNL 2008an. Baina bere agintaldia luzatu ahala ustelkeriak, oposizioaren errepresioak eta segurtasunik ezak bere ospea murriztu zuen.

2010ean hautatua izan zen, berriz, oposizioak boikota egindako hauteskundeetan, iruzurra salatuta.

2015ean berriz ere hautagaia zela iragarri ostean, protestan eta errepresioa areagotu egin ziren [3]. Porrot egindako altxamendu baten 2015eko maiatzean errepresio, tortura eta aurkarien hilketa gehiago izan ziren [4].

Hala eta guztiz ere, hirugarren agintaldi baterako aukeratua izan zen, Arushako akordioak urratuz, eta iruzurra egin zuela salaketapean. Burundi genozidio baten arriskuan zegoela salatu zuen Afrikako Batasunak [5]. Herrialdea nazioartean isolatu zuten eta Nkurunzizak hautagaia izateari uko egin zion 2020an.

Covid-19ko pandemia betean, bihotzekoak jota hil zen [6]. Pascal Nyabenda, Asanblea Nazionaleko burua, hamar egunez jarduneko presidentea izan zen, kargua CNDDko hautagai eta irabazleari, Évariste Ndayishimiyeri, pasa aurretik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Frantsesez) «Qui est Pierre Nkurunziza?» BBC News Afrique 2015-07-22 (kontsulta data: 2026-05-31).
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «Pierre Nkurunziza | CIDOB,» www.cidob.org 2005-08-26 (kontsulta data: 2026-05-31).
  3. ↑ «Burundiko gatazka politikoak etnien arteko borroka susper lezake» GARA 2015-06-02 (kontsulta data: 2026-05-31).
  4. ↑ Makazaga, Xabin. (2015-12-12). «Kuartelei eraso diete Burundin» Berria (kontsulta data: 2026-05-31).
  5. ↑ Rodriguez, Mikel. (2015-12-22). «Burundiko Parlamentuak ez du onartu nazioarteko tropak hartzea» Berria (kontsulta data: 2026-05-31).
  6. ↑ (Ingelesez) Agencies, News. «Burundi says President Pierre Nkurunziza has died of heart attack» Al Jazeera (kontsulta data: 2026-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Burundi
Artikulu hau Burundiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.