Edukira joan

Sean Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sean Baker

(2024)
Bizitza
JaiotzaSummit, 1971ko otsailaren 26a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Gill St. Bernard's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta argazki-zuzendaria
Jasotako sariak
KidetzaMendebaldeko Ameriketako Idazleen Elkartea

IMDB: nm0048918 Allocine: 234092 Allmovie: p393083
Facebook: Sean-Baker-1725433007742246 X.com: Lilfilm Instagram: bakermovies Edit the value on Wikidata

Sean Baker (Summit, New Jersey, 1971ko otsailaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako zinemagilea da. Film independenteen zuzendari, gidoilari, muntatzaile eta ekoizlea da. Baztertutako pertsonen bizitzak dira batik bat bere filmeen gaia, batez ere etorkinenak eta sexu-langileenak.[1] Zuzendari gisa debuta Four Letter Words (2000) filmarekin egin zuen eta Greg the Bunny telebistako pertsonaia sortu zuen. Ordutik, Bakerrek zazpi film luze zuzendu ditu: Take Out (2004), Prince of Broadway (2008), Starlet (2012), Tangerine (2015), The Florida Project (2017), Red Rocket (2021), eta Anora (2024).

Bakerrek hainbat laudorio jaso ditu. Anora filmagatik, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma jaso zuen, eta 97. Oscar Sarietan lau sari irabazi zituen: Film Onena, Zuzendari Onena, Jatorrizko Gidoi Onena eta Muntatze Onena. Edizio berean film beragatik lau Oscar irabazi dituen lehen pertsona da.

Urtea Filma Zuzendaria Gidoilaria Ekoizlea Editorea Argazki-zuzendaria Oharra(k)
2000 Four Letter Words Bai Bai Ez Bai Ez
2004 Take Out Bai Bai Bai Bai Bai Shih-Ching Tsourekin batera zuzendua
2008 Prince of Broadway Bai Bai Bai Bai Bai
2012 Starlet Bai Bai Bai Bai Ez
2015 Tangerine Bai Bai Bai Bai Bai
2017 The Florida Project Bai Bai Bai Bai Ez
2021 Red Rocket Bai Bai Bai Bai Ez
2024 Anora Bai Bai Bai Bai Ez
2025 Left-Handed Girl Ez Bai Bai Bai Ez Shih-Ching Tsourekin batera idatzia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
New Jersey
Artikulu hau New Jerseyko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.