Apirilaren 4
Itxura
Apirilaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamalaugarren eguna da, 95garrena bisurteetan. 271 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1937 – Otxandio tropa frankisten eskuetan erori zen. Martxoaren 31n hasi zuten erasoa, Emilio Mola jeneralaren aginduz.
- 1940 – Zuberoako mugan zegoen Gurseko kontzentrazio-esparrura lehen euskal hiritarrak iritsi ziren.
- 2008 – Trantsizioaz gero lehen aldiz, Bilboko udaletxean Espainiako bandera ezarri zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren aginduz.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993 –
- Martxoaren 26an Iruñean hasitako 8. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
- 1993ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Manolo Arozenak bere laugarren txapela jantzi zuen.
- 2003 – 13. Korrikari hasiera eman zitzaion Maulen, apirilaren 13an Iruñean amaitu zelarik.
- 2009 – Oihane Pereak 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- 2011 – Manex Agirrek 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1953 – Bienvenido, Mister Marshall filma estreinatu zen, Luis García Berlangak zuzendu eta José Isbert, Manolo Morán, Lolita Sevilla, Alberto Romea, Elvira Quintillá, Luis Pérez de León, Félix Fernández, Fernando Aguirre, Joaquín Roa, Nicolás D. Perchicot, José Franco eta Rafael Alonso aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1984 – Los santos inocentes filma estreinatu zen, Mario Camusek zuzendu eta Alfredo Landa, Francisco Rabal, Terele Pávez, Agustín González eta Juan Diego aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2001 – Bridget Jones's Diary filma estreinatu zen, Sharon Maguirek zuzendu eta Renée Zellweger, Hugh Grant eta Colin Firth aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko Nafarroako Foru Erkidegoko Sarian Julian Gorospe bizkaitarra izan zen garailea, Lizarrako helmugan Jean-François Bernard taldekide frantziarraren eskutik helduta iritisi zelarik.
- 2010 – Xala eta Aitorrek 2010eko Binakako Txapelketa irabazi zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko Bost Nazioen Txapelketa: Frantziak partida guztiak irabazi eta Slam Nagusia eskuratu zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1685 – Miguel Antonio Zuaznabar, gipuzkoar militar eta politikaria (h. 1750).
- 1873 – Isidoro Uribesalgo, gipuzkoar eskultorea (h. 1928).
- 1881 – Anbrosio Zatarain Goia, gipuzkoar lur-jabe eta mediku euskaltzalea (h. 1966).
- 1893 – Isidoro Fagoaga, nafar opera-abeslaria eta idazlea (h. 1976).
- 1898 – Antonio Juantegi, euskal herritar futbolaria (h. 1966).
- 1906 – Pilar Lekuona Etxabeguren, gipuzkoar idazlea eta Oiartzungo Emakume Abertzale Batzako kidea (h. 1999).
- 1907 – Paul Gadenne, Euskal Herriarekin lotura izan zuen frantziar idazlea, Armentièresen (h. 1956).
- 1911 – Jose Luis Conde, gipuzkoar futbolaria (h. 1992).
- 1914 – Agustín Viela, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
- 1923 – Ignacio Orbaizeta, euskal txirrindularia eta enpresaburua (h. 2011).
- 1924 –
- Antonio Beristain, espainiar kriminologo eta katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzailea, Medina de Riosecon (h. 2009).
- Junes Casenave, zuberoar idazlea, trajeria askoren egilea (h. 2018).
- 1925 – Mary Begoña, euskal aktorea (h. 2020).
- 1935 - Jon Gisasola, Begoñes VII.a, bizkaitar palaria (h. 2000).
- 1940 – Juan Maria Uribezubia, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- 1943 – Emiliano Fernández de Pinedo, bizkaitar historialaria.
- 1951 – Begoña Ameztoi, gipuzkoar idazle eta margolaria.
- 1955 – Odón Elorza, gipuzkoar politikaria, Donostiako Alkate ohia.
- 1960 –
- Eva Argiñano, gipuzkoar sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- Yolanda Barcina, Iruñeko alkate ohia eta Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia, Burgosen.
- Jose Ignacio Garmendia, gipuzkoar futbolari ohia, Eibar Kirol Elkarteko atezaina 17 denboralditan.
- 1966 – Andoni Alonso, arabar filosofoa eta unibertsitateko irakaslea.
- 1967 – Daniel Muxika, gipuzkoar idazlea.
- 1968 – Iñigo Larrinaga, bizkaitar aktorea.
- 1969 –
- Cristina Castro, euskal atleta ohia, distantzia motzetan aditua.
- Aintzane Galardi, gipuzkoar idazlea.
- 1970 – Iñigo Cabo, bizkaitar margolaria.
- 1971 – Onintze Salazar, bizkaitar fisikaria, Euskalmeteko meteorologoa eta telebista-aurkezlea.
- 1972 – Fernando Urain, gipuzkoar musikaria eta zuzendaria.
- 1977 – Itziar Gurrutxaga, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1980 – Oihana Irastorza Gonzalez gipuzkoar musikari eta herri ekintzailea.
- 1985 – Nuria Zufia, nafar futbolari ohia.
- 1986 – Maria Asurmendi, nafar sasibaloi jokalaria.
- 1991 – Egoitz Magdaleno, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Kevin Calle, arabar futbolaria.
- 1995 – Ane Iriarte, gipuzkoar txirrindularia.
- 2004 – Ander Barck, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 186 – Karakala, erromatar enperadorea (h. 217).
- 1688 – Joseph-Nicolas Delisle, frantziar astronomo eta kartografoa (h. 1768).
- 1732 – Jean-Honoré Fragonard, frantziar margolaria (h. 1806).
- 1736 – Brigitta Scherzenfeldt, gerrako esklaboa, puntu- eta brodatu-irakaslea eta idazle suediarra (j. 1684).
- 1758 –
- John Hoppner, ingeles margolaria (h. 1810).
- Pierre-Paul Prud'hon, frantziar margolaria (h. 1823).
- 1762 – Karolina Nassau-Usingengoa, alemaniar printzesa jaiotzez eta Hesse-Kasselgo langravina ezkontzaz (h. 1823).
- 1773 – Étienne Maurice Gérard, Frantziako lehen ministroa (h. 1852).
- 1775 – Ana Perichon, frantziar-argentinar aristokrata (h. 1847).
- 1780 – Edward Hicks, estatubatuar folklore margolaria (h. 1849).
- 1785 – Bettina von Arnim, alemaniar idazlea (h. 1859).
- 1802 – Dorothea Dix, gaixotasun mentalak zituzten pertsona etxegabeen alde egin zuen estatubatuar aktibista (h. 1887).
- 1805 – Prosper Guéranger, Frantziako beneditar lekaidea eta Solesmesko abadiaren sortzailea (h. 1875).
- 1808 – Manuel Isidoro Belzu, Boliviako presidentea (h. 1865).
- 1809 – Benjamin Peirce, estatubatuar matematikari eta astronomoa (h. 1880).
- 1818 – Thomas Mayne Reid, irlando-estatubatuar idazle eta militarra (h. 1883).
- 1819 – Maria II.a Portugalgoa, Portugalgo erregina (h. 1853).
- 1826 – Zénobe Gramme, belgikar fisikaria (h. 1901).
- 1843 – János Richter, hungariar orkestra-zuzendaria (h. 1916).
- 1846 – Lautréamonteko kondea, frantziar poeta (h. 1870).
- 1848 – Josefina Pelliza de Sagasta, argentinar poeta, eleberrigile eta kazetaria (h. 1888).
- 1858 – Remy de Gourmont, frantziar olerkari sinbolista, eleberrigile eta literatur kritikaria (h. 1915).
- 1864 – Futabatei Shimei, japoniar idazle eta literatura-kritikaria (h. 1909).
- 1873 – Gyula Peidl, Hungariako estatuburua (h. 1943).
- 1876 – Maurice de Vlaminck, frantziar margolari eta idazlea (h. 1958).
- 1879 – Aimo Cajander, Finlandiako lehen ministroa (h. 1943).
- 1883 – Andrei Bubnov, errusiar militante boltxebikea (h. 1938).
- 1884 – Isoroku Yamamoto, japoniar militarra (h. 1943).
- 1887 – Mintxo Neitxev, Bulgariako estatuburua (h. 1956).
- 1891 – Agustina González López, la Zapatera, espainiar idazle, pentsalari, pintore abangoardista eta politikaria (h. 1936).
- 1892 –
- Karl Wilhelm Reinmuth, alemaniar astronomoa (h. 1979).
- Edith Södergran, suediar hiztuneko finlandiar poeta, XX. mendeko eskandinabiar poeta nagusienetakoa (h. 1923).
- 1893 – Dick McKee, Irlandako Independentzia Gerran irlandar mugimengu errepublikarreko buruzagi nabarmenetakoa (h. 1920).
- 1897 –
- Pierre Fresnay, frantziar antzezlea (h. 1975).
- John Kotelawala, Zeilango lehen ministroa (h. 1980).
- Dina Manfredini, italiar-estatubatuar ehun urteduna (h. 2012).
- 1900 – Maria del Rosario de Silva y Gurtubay, aristokrata, Albako dukesa ezkontidea (h. 1934).
- 1902 - Georgianna Kathleen Symonette, bahamatar sufragista (h.1965).
- 1903 – José María Acuña López, galiziar eskultorea (h. 1991).
- 1904 –
- Herminia Fariña Cobián, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (h. 1966).
- Sofia Polo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa (h. 1936).
- Jean Tortel, frantziar poeta (h. 1993).
- 1905 –
- Joaquín Argamasilla, espainiar noblea, objektu opakuen bidez ikusteko ustezko gaitasun bat alegatzeagatik ezaguna (h. 1987).
- Shojiro Sugimura, japoniar futbolaria (h. 1975).
- 1906 – Yasuo Haruyama, japoniar futbolaria (h. 1987).
- 1908 – Antony Tudor, ingeles-estatubatuar ballet dantzaria eta koreografoa (h. 1987).
- 1908 -- Lydia Simoneschi, italiar aktore eta bikoizketa aktorea (h. 1981).
- 1910 – Barthélémy Boganda, erdiafrikar politikaria (h. 1959).
- 1913 – Virginia Penny, estatubatuar erreformaztaile soziala, ekonomialaria eta sufragista (j. 1826).
- 1914 – Marguerite Duras, frantziar idazlea eta zinema zuzendaria (h. 1996).
- 1915 –
- Lars Ahlin, suediar idazlea (h. 1997).
- Mathias Goeritz, alemaniar jatorriko mexikar artista (h. 1990).
- Muddy Waters, estatubatuar blues musikaria, Chicagoko bluesaren aitatzat hartua (h. 1983).
- Alfonsa de la Torre, espainiar poeta, saiakeragile, antzerkigilea eta irakaslea (h. 1993).
- 1921 – Gilberte Savary, frantziar aktorea (h. 1992).
- 1922 –
- Elmer Bernstein, estatubatuar konposatzailea (h. 2004).
- Máire Mhac an tSaoi, gaelerazko irlandar olerkari eta idazlea (h. 2021).
- 1923 – Peter Vaughan, ingeles aktorea (h. 2016).
- 1924 – Joye Hummel, estatubatuar komiki-gidoilaria (h. 2021).
- 1928 –
- Maya Angelou, estatubatuar poeta, eleberrigilea, aktorea eta eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (h. 2014).
- Monty Norman, britainiar musikagile eta abeslaria (h. 2022).
- 1931 – Catherine Tizard, Zeelanda Berriko 16. gobernadore orokorra (h. 2021).
- 1932 –
- Anthony Perkins, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- Andrei Tarkovski, sobietar zinemagilea (h. 1986).
- 1935 – Raúl Guerra Garrido, Euskal Herrian errotutako madrildar idazlea (h. 2022).
- 1936 – Hans Grodotzki, alemaniar atleta (h. 2026).
- 1938 – Emile Daems, belgikar txirrindularia (h. 2024).
- 1939 –
- JoAnne Carner, estatubatuar golf-jokalaria.
- Hugh Masekela, hegoafrikar jazz musikaria eta abeslaria (h. 2018).
- 1940 – Laila Shawa, palestinar artista bisuala (h. 2022).
- 1943 –
- Howardena Pindell, afroamerikar artista.
- Isabel-Clara Simó, kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria (h. 2020).
- 1944 –
- Abuzed Omar Dorda, Libiako lehen ministroa (h. 2022).
- Helena Trexu, asturiar idazlea (h. 2026).
- 1945 – Daniel Cohn-Bendit, frantziar alemaniar ikasleen buru eta politikaria.
- 1948 –
- Abdullah Öcalan, politikari kurdua, bere herriaren aldeko mugimenduaren buruzagi ospetsua.
- Dan Simmons, estatubatuar zientzia-fikziozko eta beldurrezko eleberrigilea (h. 2026).
- 1949 – Shing-Tung Yau, txinatar matematikaria.
- 1951 – Mercedes Milà, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1952 –
- Rosemarie Ackermann, alemaniar atleta, gorako jauzilaria.
- Gary Moore, irlandar gitarra-jotzailea eta abeslaria (h. 2011).
- 1955 –
- Maren Gaulke, alemaniar herpetologoa.
- Simplice Sarandji, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa.
- 1956 – Norma Duval, espainiar vedette, telebista-aurkezle eta aktorea.
- 1957 – Aki Kaurismäki, finlandiar zinema-zuzendaria.
- 1958 – Masakuni Yamamoto, japoniar futbolari ohia.
- 1959 – Liborius Ndumbukuti Nashenda, namibiar artzapezpiku katolikoa.
- 1960 – Hugo Weaving, ingeles-australiar aktorea.
- 1962 –
- Marco Giovannetti, italiar txirrindulari ohia.
- Miloš Rus, esloveniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1965 –
- Robert Downey Jr., estatubatuar aktore eta musikaria.
- Sergio Pazos, espainiar aktore, telebista aurkezle eta erreportaria.
- 1966 – Finn Christian Jagge, norvegiar eskiatzailea (h. 2020).
- 1969 – Iosif Staneuski, bielorrusiar artzapezpiku katolikoa.
- 1970 –
- Rebekka Bakken, norvegiar jazz-abeslara.
- Mix Master Mike, estatubatuar DJa eta turntablista.
- 1971 – Dietmar Kühbauer, austriar futbolari ohia.
- 1972 – Jill Scott, neo soul eta rhythm and blueseko estatubatuar abeslaria.
- 1973 –
- David Blaine, estatubatuar mago eta ilusionista.
- Loris Capirossi, italiar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1974 – Dave Mirra, estatubatuar muturreko kirolaria, BMX eta rallycross kiroletan aritua (h. 2016).
- 1977 –
- Énia Lipanga, mozambiketar poeta, aktibista eta kultur asaldatzailea.
- José Luis Maluenda, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1978 – Ana Asensio, espainiar film-zuzendaria, gidoilaria, aktorea.
- 1979 – Heath Ledger, australiar aktorea (h. 2008).
- 1980 – Ruth Brito, kanariar triatoilaria.
- 1981 - Maria Bestar, madrildar abeslaria, konpositorea, zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea.
- 1982 - Jessica Cediel, kolonbiar aktorea, kazetaria, modeloa eta telebistako aurkezlea.
- 1983 –
- Xavier López López, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Amanda Righetti, estatubatuar aktorea eta zinema ekoizlea.
- 1985 –
- Rudy Fernández, espainiar saskibaloi jokalaria.
- María Obelleiro, galiziar kazetaria.
- 1986 – Elmira Dassaeva, Moskun jaiotako gimnasta erritmiko ohia eta gimnasta aerobiko espainiarra.
- 1987 – McDonald Mariga, kenyar futbolaria.
- 1989 – Clara Jiménez Cruz, espainiar kazetaria, hizlaria eta egiaztatze kontuetan aditua.
- 1990 – Manabu Saito, japoniar futbolaria.
- 1993 – Jacquelyn Jablonski, estatubatuar modeloa.
- 1994 – Alba Quintas Garciandia, espainiar idazlea.
- 1995 – Ilimane Diop, senegaldar saskibaloi jokalaria.
- 1997 – Laia Raventós Roig, kataluniar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1962 – Pablo Artxanko, Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) kide historiko eta euskaltzalea, Buenos Airesen (j. 1892).
- 1993 – Maritxu Güller, Uliako sorgina, ustez ahalmen paranormalak zituen Donostiako emakumea (j. 1908).
- 2002 – Paulo Zubiarrain, Hernani Txikia, gipuzkoar bertsolaria (j. 1912).
- 2012 –
- Luciano Montero Rechou, lapurtar txirrindularia (j. 1930).
- Lorenzo Ondarra, nafar organo-jotzailea eta musikagilea (j. 1931).
- 2017 – Pedro Manuel Grazenea, Elgorriaga, nafar erremontelaria (j. 1929).
- 2018 – José Espartza, Espartza, nafar pilotaria (j. 1929).
- 2019 – Jose Antonio Urbiola, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (j. 1937).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 397 – Anbrosio Milangoa, Milango apezpikua (j. c. 340).
- 896 – Formoso, aita santua (j. c. 816).
- 1221 – Alfontso X.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (j. 1221).
- 1292 – Nikolas IV.a, aita santua (j. 1227).
- 1406 – Roberto III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. c. 1337).
- 1524 – Filiberta Savoiakoa, italiar noblea (j. 1487).
- 1536 – Marin Sanudo Gaztea, italiar historialaria (j. 1466).
- 1566 – Daniele da Volterra, italiar margolari eta eskultore manierista (j. c. 1509).
- 1588 – Frederiko II.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1534).
- 1609 – Carolus Clusius, flandriar botanikaria (j. 1526).
- 1617 – John Napier, eskoziar matematikaria (j. 1550).
- 1633 – Pieter Lastman, herbeheretar margolaria (j. 1583).
- 1693 – Anne Palles, Danimarkan sorginkeriagatik legalki erail zuten azken emakumea (j. 1619).
- 1774 – Oliver Goldsmith, anglo-irlandar idazlea (j. 1728).
- 1806 – Carlo Gozzi, italiar idazlea (j. 1720).
- 1807 – Jérôme Lalande, frantziar astronomoa (j. 1732).
- 1817 – André Masséna, frantziar mariskala (j. 1758).
- 1841 – William Henry Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidentea (j. 1773).
- 1870 – Heinrich Gustav Magnus, alemaniar fisikaria (j. 1802).
- 1884 – Alfred Francis Russell, Liberiako presidentea (j. 1817).
- 1889 –
- Gisela von Arnim, alemaniar idazlea (j. 1827).
- Philo Remington, estatubatuar industrialaria, bere izena daraman fusilaren asmatzailea (j. 1816).
- 1892 – Marie Zedelius, alemaniar idazlea (j. 1826).
- 1905 – Constantin Meunier, belgikar margolari eta eskultorea (j. 1831).
- 1906 – Luisa Danimarkakoa, danimarkar printzesa eta Schaumburg-Lippe printzesa (j. 1875).
- 1919 – William Crookes, ingeles kimikari eta fisikaria (j. 1832).
- 1923 – John Venn, ingeles matematikari eta filosofoa (j. 1834).
- 1926 – August Thyssen, alemaniar enpresaburua (j. 1842).
- 1929 – Karl Benz, alemaniar ingeniaria, autoaren asmatzaileetako bat (j. 1844).
- 1930 – Viktoria Badengoa, Suediako erregina ezkontidea (j. 1862).
- 1932 – Wilhelm Ostwald, alemaniar kimikaria, 1909ko Kimikako Nobel Saria (j. 1953).
- 1939 – Gazi I.a, Irakeko erregea (j. 1912).
- 1941 – Genara Fernández García, espainiar maistra, fusilatua (j. 1903).
- 1953 – Karlos II.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea (j. 1893).
- 1968 – Martin Luther King, estatubatuar politikari eta giza eskubideen ekintzailea, 1964ko Bakearen Nobel Saria, eraila (j. 1929).
- 1979 – Zulfikar Ali Bhutto, Pakistango presidentea (j. 1928).
- 1983 – Gloria Swanson, estatubatuar aktorea (j. 1899).
- 1984 – Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia (j. 1906).
- 1985 – Kate Roberts, galestar nazionalista eta idazlea (j. 1891).
- 1987 – Richard Ithamar Aaron, galestar filosofoa (j. 1901).
- 1991 – Max Frisch, suitzar arkitekto eta idazlea (j. 1911).
- 1992 – Sammy Reshevsky, poloniar-estatubatuar xake-jokalaria (j. 1911).
- 1994 – Gabriella Mészáro, hungariar gimnasta (j. 1913).
- 2001 –
- Liisi Oterma, finlandiar astronomoa, Finlandian astronomiako doktoretza lortu zuen lehen emakumezkoa (j. 1915).
- Ed Roth, estatubatuar komikigile, ilustratzaile eta eraldatutako autoen diseinatzaile eta eraikitzailea (j. 1932).
- 2003 – Luís Gonzaga Fernandes, brasildar apezpiku katolikoa (j. 1926).
- 2007 – Karen Spärck Jones, britainiar zientzialaria eta informatikaria, hizkuntzalaritza konputazionalean ekarpen handia egin zuena (j. 1935).
- 2012 –
- Dimitris Christoulas, Atzerakada Handiaren ondorioz sorrarazitako egoera sozioekonomikoaren aurka protesta moduan bere buruaz beste egin zuen greziar botikaria (j. 1935).
- Claude Miller, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1942).
- 2014 –
- Kumba Ialá, Ginea-Bissauko 3. presidentea (j. 1953).
- Anja Niedringhaus, alemaniar fotokazetaria (j. 1965).
- 2015 – María Pineda, espainiar modelo eta enpresaburua (j. 1960).
- 2016 – Chus Lampreave, espainiar aktorea (j. 1930).
- 2017 – Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (j. 1924).
- 2019 – Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (j. 1940).
- 2020 –
- Luis Eduardo Aute, espainiar kantari, pintore eta zinemagilea (j. 1943).
- Rafael Leonardo Callejas, Hondurasko presidentea (j. 1943).
- 2021 – Robert Mundell, kanadar ekonomialaria, 1999ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1932).
- 2022 – Diango Cissoko, Maliko lehen ministroa (j. 1948).
- 2024 –
- Zsuzsa Ferge, hungariar soziologo eta estatistikaria (j. 1931).
- Adela Montes, argentinar kazetaria (j. 1928).
- Vytautė Žilinskaitė, lituaniar idazlea (j. 1930).
- 2025 –
- Friðrik Ólafsson, islandiar xakelaria (j. 1935).
- Peter Turang, indonesiar artzapezpiku katolikoa (j. 1947).
- 2026 –
- Ling Liong Sik, Malaysiako bitarteko lehen ministroa (j. 1943).
- Thereza Christina Rocque da Motta, brasildar poeta, abokatu, itzultzaile eta argitaratzailea (j. 1957).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua | ||









