Edukira joan

Arano

Arano
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aranoko etxeak. 2009ko abenduaren 28a.

Bandera

Aranoko armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzalde
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arano
AlkateaJoxean Ruiz Miner (Herri Aiherriz)
Posta kodea31754
INE kodea31024
Herritarraaranoar
Geografia
Koordenatuak43°11′59″N 1°53′43″W / 43.1997°N 1.8953°W / 43.1997; -1.8953
Azalera13,3 km²
Garaiera440 metro
Distantzia81 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria108 (2025:  −2)
alt_left 47 (%43,5) (%56,5) 61 alt_right
Dentsitatea0,81 bizt/km²
Zahartzea[1]% 19,17
Ugalkortasuna[1]‰ 47,62
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,32 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 

Arano[4] (Aano bertako hizkeran[erreferentzia behar]) Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa. 108 biztanle zituen 2025. urteko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldeko muturrean dago. Herrira heltzeko NA-170 hartu behar da eta Usategietara edo Ezkurrako gainera ailegatzean bertan dagoen errepidea jarraitu.

Suro auzoa.

Aranok Gipuzkoako Errenteriarekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin hegoaldean eta ekialdean eta Gipuzkoako Hernanirekin mendebaldean. Arano izen bereko herriguneak eta Latse, Suro eta Urumeako auzuneek osatzen dute. Itsasoa herrigunetik ikus daitekeen Nafarroako udalerri bakarra da.

Arano herrigunea dena propio, halaber, bi auzotan banatua dago Goiko Herri gune nagusia udaletxe eta elizarekin, eta Beheko Herri deritzona.[5]

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranok klima atlantiar epela dauka, euri egunak ugariak dira urte osoan zehar eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, eta batez besteko prezipitazioak 1.500 eta 1.600mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 170 izaten dira.

Aranoko herrigunearen inguruan larrea eta baso aberatsa dago, bertan haritza, pagoa, gaztainondoa, lizarra, Intxaurrondoa, sagarrondoa eta abar ugariak dira. XIX. mendetik aurrera larizio-pinu (Pinus nigra) asko birlandatu zen.


Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Goizueta, Elduain, Hernani, Donostia eta Errenteria.

Sorrera: Abelzaintza eta haizeolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago argi Erdi Aroan Basaburu Txikian edo “Saso” ibarrean inskribaturik ote zegoen. Bizigune moduan berandu finkatuko zen: 1366ko su-liburuan ez da agertzen.[6][7] Nafarroako Koroak erosi zuen 1381ean, Beltrán Vélez de Guevarako jaurerria, Goizueta eta Berarekin batera, Karlos IV.a Vianako printzeak kuarteletatik eta ezarpenetatik askatu zuen, eta immunitatea eman zien bere barrutian errefuxiatutako gaizkileei (1454); hala baieztatu zuten gero Albreteko Joanes III.a Nafarroakoak (1491) baita Fernando Katoliko Aragoikoak ere (1514) Nafarroa konkistatu eta gero.[6]

1404ko agiri batean Aranoko eliza konpondu dela esaten zenez (jatorrizko Erdi Aroko elizaren hondakinen gainean eraiki zela dio agiriak), herria 1381 eta 1404 urteen artean sortu zuten noizbait.

Arano Goizuetako hiribilduaren mende egon zen 1630 arte. Goizuetako artzain batzuek izan ziren lehenengo etxeak egin zituztenak, Goizueta baino askoz altuago zegoen toki batean, eguteran hegoaldera begira eguzkia indarra hobeto jasotzeko, iparraldeko haize hotzaren babesean, eta ganaduak izugarri maite duen mendiko larre oparotik gertu. Arano 440 metroko altueran dago eta Goizueta 150 metrotan.

Haizeola edo mendiko burdinola (agorrola) baten modeloa, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan.

Litekeena da garai hartan burdin-mea txikiak aurkitu zituztela inguruan, eta haizeola metodo bitxiaren bitartez landu zituztela. Baina oraindik ez da horrelako aztarnarik aurkitu. Haizeolak industria aurreko garaietako instalakuntzak ziren, k. a. XI. mendetik k. o. XV. mendera arte erabili zirenak. Bertan burdin mea eraldatzen zen, forjatzeko moduan utzi arte, baina energia hidraulikorik erabili gabe.

1415eko auzia herria eta Arranbide burdinolaren artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1415ean Arano herria eratuta zegoen. Urumea ibaian, Aranoko lurretan, kokatuta zegoen Arranbideko burdinolako jabeak Arranoko kontzejuaren kontra aritu zen auzi batean Nafarroako Kontuen Ganberan ("Cámara de Comptos"). Aranoko mendietan ikatzerako egurraren ustiapenari buruzko auzia da. Auziaren dokumentazioa oso ondo kontserbatuta dago, eta oso bitxia da mendiaren jabetzaren inguruko argudioek hartu zuten maila teknikoa. Argi dago Aranoko Kontzejuak ez zuela mendiaren gaineko jabetza-titulurik; izan ere, alegazioan, antzina-antzinako esplotazioa zela besterik ez zuten argudiatzen (orduko herritarren oroimenetik harantzago zihoala), eta “arbasoen garaitik zetorrela” aipatzen zuten. Beraz, burdinolaren jarduerak sortu zuen gatazka, eta Kontuen Ganbera behartu zuen inork jabetza-titulurik ez zuen mendi baten aprobetxamendua arautzera. Kontuen Ganberaren ebazpena ez da azaltzen agirian, bainaagiria ikusita ziurtatu daiteke, ezbairik gabe, ordura arte inork ez zuela Arano mendia helburu industrialekin ustiatu nahi izan, eta, beraz, haren baliabideak ez zirela inolako auzirik izan. [8]

Herri independentea (1630)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1630ean Felipe IV.a Espainiako erregeak goizuetarrengandik bereizi eta herri independente bihurtzeko grazia eman zion Aranori, 700 dukaten truke.[6]

XIX. mendeko burdinolak, nekazaritza eta abeltzaintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrano herriko lurren erabilera 1870ean. Haritza, pagoa, gaztainondoa, lizarra, Intxaurrondoa, eta sagarrondoa(Nafarroako Diputazioa)[9]

XIX. mendearen hasieran hiribildua bi auzotan banatuta zegoen, eta bien arteko mugan Arranbideko burdinola zegoen, 1.500 kintal burdina ekoizten zuena. 1.700 arto-anega ere bildu ziren. Alkatea izendatzeko pribilegioa zuen hiribilduak, eta berehala ezartzeko ere. Ez zuen kuartelik ordaintzen, baina bai alkabala zerga ordaintzen zion Goizuetako hiribilduari. Mende erdian, eskola bat zuen, 1.440 errealez hornitua, guztien funtsetatik ordaindua, eta 34 arto-errobo, ikasleen gurasoek ordainduak; bideak asko eta nahiko onak ziren. Burdinolak 16 pertsona hartzen zituen orduan zuzenean, gaueko eta eguneko bi txandatan banatuta. Gainera, jornalari askok burdinoletan urtero erretzen ziren 10.000 ikatz-karga inguru basoan egiten eta eramaten zuten. Nekazaritza eta abeltzaintza askotarikoak ziren.[6]

1870eko maparen arabera Aranoko zuhaitz ugarienak haritza, pagoa, gaztainondoa, lizarra, Intxaurrondoa, eta sagarrondoa ziren.[9]

Garagardogintza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Cervezas El León donostiar enpresa historikoa lekualdatu zen Donostiako Antigua auzotik Aranoko udalerrira. Cervecas El León, 1913an sortua, besteak beste El León eta Keler marketako fabrikatzailea zen, Gipuzkoako bertako garagardo-markatzat hartzen baitira. Aranora eraman zutenean, Arula izeneko iturburu bat erabili ahal izan zuten, garagardoa egiteko oso egokiak ziren ezaugarri bereziak zituena.

1982an, Donostiatik Aranora (Nafarroa) eraman zuten fabrika. 1993an, Cruzcampok erosi zuen Keler, Aranoko lantegiko enblematikoena. Gero Guinness etxearen eskuetan egon zen. Eta 1999an, Aranoko lantegia Heineken taldearen menpe geratu zen. Keler marka Damm etxeari saldu zion orduan Heineken-ek, eta Nafarroan egiteari utzi zioten. Madrilen eta Katalunian egiten dute ordutik Keler. Hala ere, bere burua Euskal Herriko garagardo gisa agertzen du, eta Euskal Herriko hainbat futbol talderen babesle da, bereziki Realarena.

Aranoko lantegiak taldeko beste marka batzuetako (Amstel, Heineken, Cruzcampo, etab.) garagardoa egiten jarraitu zuen 2008 arte. 2008. urtearen amaieran lantegia itxi eta produkzioa multinazionaleko beste fabrika batzuetara aldatu zela iragarri zen, eta Aranon 25 urte baino gehiagoko garagardo-tradizioari amaiera eman zitzaion, eta itxi zenean 69 langile zituen herriko industria garrantzitsu bakarra itxi zen, gehienak Gipuzkoakoak ziren.[10]

Biztanleriaren tamainaUrtea100150200250300350400450189019201950198020102040AranoBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 61 gizon, 47 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
0.00
 
90-94
 
2.13
0.00
 
85-89
 
2.13
6.56
 
80-84
 
0.00
6.56
 
75-79
 
4.26
4.92
 
70-74
 
12.77
3.28
 
65-69
 
8.51
6.56
 
60-64
 
2.13
13.11
 
55-59
 
10.64
16.39
 
50-54
 
14.89
13.11
 
45-49
 
4.26
4.92
 
40-44
 
6.38
4.92
 
35-39
 
2.13
1.64
 
30-34
 
2.13
0.00
 
25-29
 
0.00
3.28
 
20-24
 
2.13
4.92
 
15-19
 
12.77
8.20
 
10-14
 
8.51
1.64
 
5-9
 
2.13
0.00
 
0-4
 
2.13
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−3−2−1012200820112014201720202023AranoHazkunde begetatiboa
Urtea200820092010201120122013201420152016201720182020202120222023
Hazkunde begetatiboa 2−3−1−3−2−2−1−1−21−2−2−10−2
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea464748495051200320072011201520192023AranoBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 47,3247,547,5146,8749,2748,2148,1948,7148,5548,4546,2846,4147,3850,014948,5748,5748,1148,5848,3948,8148,9549,11
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[12] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 35,1 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 53,2 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 4,5 —probintzian % 16,8—.

Udal
Best
Udalerri berean · % 35,1Probintzia berean · % 7,2Beste erkidegoa · % 53,2Estatutik kanpo · % 4,5
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 3 biztanleren artean, gehienak Europan jaioak dira (% 66,7)[14]. Jaiotza herrialde nagusiak Frantzia, Ukraina, Nikaragua dira.

Amer
Euro
Amerika · % 33,3Europa · % 66,7
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 99 etxebizitza zeuden: 55 (% 55,6) nagusiak eta 44 (% 44,4) ez-nagusiak.[15]

99etxebizitza
55etxegune

Etxebizitza multzoa

55
44
Etxebizitza nagusia (55)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (44)

Guztira 55 etxegune zeuden, eta horietatik 24 (% 43,6) pertsona bakarrekoak ziren.[16]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 124
2 pertsona15
3 pertsona6
4 pertsona7
5 edo gehiago3

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 95 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 33,7 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 17,9; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 37,9; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 10,5.[17] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 32,0 zen 2021ean eta % 33,7 2024an; beraz, 1,7 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 12,0 izatetik % 10,5 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 38,1 ziren, eta gizonen artean % 30,2; 7,9 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 16,7 eta gizonen % 5,7 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

95biztanle 15 urte edo +, 2024
% 33,7goi-mailako ikasketak+1,7 puntu 2021etik
% 10,5lehen hezkuntza edo gutxiago−1,5 puntu 2021etik
% 10,5
% 37,9
% 17,9
% 33,7
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 10,5Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 37,9Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 17,9Goi-mailako ikasketak · % 33,7
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024).
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Arano, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak32% 33,716% 30,216% 38,1
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa17% 17,914% 26,43% 7,1
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)36% 37,920% 37,716% 38,1
Lehen hezkuntza edo gutxiago10% 10,53% 5,77% 16,7
Guztira95% 100,053% 100,042% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Arano, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 32,0% 16,0% 40,0% 12,0100
2022% 31,3% 17,7% 39,6% 11,596
2023% 30,9% 18,1% 40,4% 10,694
2024% 33,7% 17,9% 37,9% 10,595
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,79 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 16.464 euro-koa zen[18], eta etxegune bakoitzeko 32.928 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 21.948 euro zen. Errenta gordina 20.668 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 61,2[19]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 22,2), beste diru-sarrerak (% 12,5), langabezia-prestazioak (% 0,3), beste prestazioak (% 3,8).

61%
22%
13%
Soldata · % 61,2Pentsioak · % 22,2Langabezia · % 0,3Beste prestazioak · % 3,8Beste sarrerak · % 12,5
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[20][oh 1]Udalerrian indizea 27,6 da, probintziakoaren (30,9) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,3 da, probintziakoaren (2,6) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Arano udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 52 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 55,9; gainerako % 44,1 inaktibo zeuden.[21] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 1,9 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 60,4 zen eta emakumezkoena % 50,0; langabezia-tasa, aldiz, % 0,0 eta % 5,0 zen, hurrenez hurren.[21]

Okupatuen kopurua 50 zen 2023ean, 2021eko 53etik behera.[22] Emakumeek okupatuen % 36,0 osatzen dute, eta gizonek % 64,0.

50okupatu, 2023−% 5,7 2021etik
% 36,0emakumeak okupatuen artean
% 55,9jarduera-tasa, 2024
% 1,9langabezia-tasa, 2024
% 54,8
% 44,1
Okupatuak · % 54,8Langabeak · % 1,1Inaktiboak · % 44,1
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Arano, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak51% 54,832% 60,419% 47,5
Langabeak1% 1,10% 0,01% 2,5
Inaktiboak41% 44,121% 39,620% 50,0
Guztira93% 100,053% 100,040% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 72,0), industria (% 16,0), eraikuntza (% 10,0) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 2,0).[22]

% 16,0
% 10,0
% 72,0
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 2,0Industria · % 16,0Eraikuntza · % 10,0Zerbitzuak · % 72,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 58,0; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 22,0), eta oinarrizko okupazioak % 12,0.[23] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 56,3 eta emakumeen % 61,1).

% 22,0
% 58,0
% 12,0
% 8,0
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 22,0Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 58,0Oinarrizko okupazioak · % 12,0Ez dago jasota · % 8,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Arano, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak11% 22,07% 21,94% 22,2
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak29% 58,018% 56,311% 61,1
Oinarrizko okupazioak6% 12,04% 12,52% 11,1
Ez dago jasota4% 8,03% 9,41% 5,6
Guztira50% 100,032% 100,018% 100,0

Okupatuen % 72,0 besteren konturako langileak dira, eta % 28,0 norberaren konturakoak.[24]

% 28,0
% 72,0
Norberaren kontura · % 28,0Besteren kontura eta beste egoera bat · % 72,0
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Arano, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura14% 28,013% 40,61% 5,6
Besteren kontura36% 72,019% 59,417% 94,4
Guztira50% 100,032% 100,018% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 12 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 457 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[25][oh 2]. Udalerriaren azalera 13,3 km² denez, NAE lurraldearen % 34,3 da[26]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 100 larre iraunkorrak (457 ha, 12 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
34%
66%
NAE · 457 ha (% 34,3)Gainerako azalera · 873 ha (% 65,7)
NAE, lur-erabileraren arabera
100%
Larre iraunkorrak · 457 ha (% 100)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 114 behi, 472 ardi eta ahuntz eta 3 txerri zeuden[27].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 67 gidari zeuden erroldatuta: 39 gizon (% 58,2) eta 28 emakume (% 41,8)[28]. Biztanleen % 62 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 256 ibilgailuk osatzen zuten: 79 turismo, 38 motozikleta, 35 furgoneta, 19 kamioi eta 7 ziklomotor[28]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 731 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 12,3 urtekoa zen; turismoen % 10,1k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 15,2k 25 urte baino gehiago[28]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 62,4 diesel zen eta % 35,7 gasolinazko; 3 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1,4; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 4,3k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 36,2k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
39%
20%
36%
0 etiketa · 4 (% 1,9)ECO · 5 (% 2,4)C etiketa · 82 (% 39)B etiketa · 43 (% 20,5)Etiketarik gabe · 76 (% 36,2)
Turismoak, adinaren arabera
10%
19%
22%
34%
15%
< 4 urte · 8 (% 10,1)4–8 urte · 15 (% 19)8–15 urte · 17 (% 21,5)15–25 urte · 27 (% 34,2)≥ 25 urte · 12 (% 15,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Aranoko udaletxea eta ostatua.

Udaletxea plaza txiki batean dago, elizatik gertu. Lau solairuko eraikin zaharra da, antzinako eskolen ondoan dagoena. Eraikinean, udal bulegoez gain, taberna eta etxebizitza bat daude. Aranoko udaleko idazkariak Goizuetako idazkari lanak ere egiten ditu. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Goiko Herri, z/g

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Aranon, ez zelako inongo talderik aurkeztu[29].

2011an abenduan osatu zen udal talde berria, Ainhoa Ansa Zugarramurdi buru zelarik.

Aranoko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[30] 2011[31] 2007[32] 2003[33] 1999[34] 1995[35] 1991[36] 1987[37] 1983[38] 1979[39]
Herri Aiherriz (HA) %84,62 5 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %0,00 0 - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Herri Aukera (HA) - - - - - - - - - - %70,91 5 - - - - - - - -
Independenteak - - - - - - - - - - - - %90,67 5 %80,72 5 - - - -
Herriaren Alde - - - - - - - - - - - - - - - - %60,42 5 - -
2003-2007Iñigo Larrea PerurenaHA
2007-2011Iñigo Larrea PerurenaHA
2011-2015Ainhoa Ansa Zugarramurdi "Herri Aiherriz"

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Aranoko Roke Ansaren[40] testigantza, herriko gerraurreko eskolaren eta doktrina ikasi behar izanaren ingurukoa. Doktrina ikasi orduko aldatu egin omen zuten. Euskal Herriko Ahotsak[41][42] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aranoko euskara[43] Sortaldeko euskalkian[44] dago kokaturik, zehatzago esanda, Leitzaldeko euskara[45] da herrian hitz egiten dena. Gipuzkoako ipar-ekialdeko herriek, Bidasoa aldekoek (Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), eta Nafarroako Leitzaldekoek, Basaburuakoek, Larraungoek eta Imozkoek osatzen dute Sortaldeko azpieuskalkia. Erdialdeko euskara, sartalderantz bezala, sortalderantz ere zabaltzen joan da, eremu nafarreraino. Sortaldeko azpieuskalkiak erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko zubi-lana egiten du, baina batez ere Gipuzkoako Oiartzunek, Hondarribiak eta Irunek egiten dute zubi-lan hori. Euskara giputzaren berrikuntzak eta euskara nafarreko ezaugarriak aurkituko ditugu, beraz, azpieuskalki honetan.

Aranoko pilotalekua.

Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da. Gainera, herrian taberna bat dago, eta bertan hainbat zerbitzu eskaintzen dira, herritarren eta bisitarien aisialdirako eta elkarbizitzarako gune gisa funtzionatuz.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Martin elizako kanpandorrea.
  • San Martin eliza, XIX. mendeko eraikina da, jatorrizko Erdi Aroko elizaren hondakinen gainean eraiki zen 1404an. Gaur egungo egitura gurutze latindarreko oinarridun eraikina da, kanoi erdiko ganga estaldurarekin. Hegoaldeko fatxadan 1829 urtea irakur daiteke.[6]
  • Latse erreka zeharkatzeko Erdi Aroko zubi bat dago, erdi-puntuko begi bakarrekoa.
  • San Sebastian ermita.
  • San Roke ermita.

Aranoar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. ↑ «Herria - Urumea Arnastu» www.urumeaarnastu.com (kontsulta data: 2024-03-16).
  6. 1 2 3 4 5 Gran Enciclopedia de Navarra | ARANO. (kontsulta data: 2021-07-19).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) «El Archivo de Navarra dedica su microexposición de febrero al Libro de fuegos de 1366» www.navarra.es (kontsulta data: 2021-07-19).
  8. ↑ (Gaztelaniaz) Mugueta Moreno, Íñigo. (2010). «La primera industrialización en Navarra: las ferrerías en la Baja Edad Media» Huarte de San Juan. Geografía e Historia, 16 (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  9. 1 2 «Planos de masas de cultivos. Definitivos. Arano - navarra.es» www.navarra.es (kontsulta data: 2021-07-19).
  10. ↑ «La fábrica Heineken de Arano abre sus puertas» web.archive.org 2009-10-02 (kontsulta data: 2021-07-18).
  11. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  12. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  13. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  14. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Nafarroa.tab.
  19. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Nafarroa.tab.
  20. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  26. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q768954.
  27. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  28. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  29. ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  30. ↑ Aranoko udal hauteskundeak 2015.[Betiko hautsitako esteka]
  31. ↑ Arano 2011 maiatza: Kandidatura ez.
  32. ↑ Arano 2007 maiatza: Kandidatura ez.
  33. ↑ Arano 2003 maiatza: Kandidatura ez.
  34. ↑ Arano 1999 ekaina: Kandidatura ez.
  35. ↑ Aranoko udal hauteskundeak 1995.
  36. ↑ Aranoko udal hauteskundeak 1991.
  37. ↑ Aranoko udal hauteskundeak 1987.
  38. ↑ Aranoko udal hauteskundeak 1983.
  39. ↑ Arano 1979 apirila: Kandidatura ez.
  40. ↑ «Ansa Huici, Roke - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  41. ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  42. ↑ «Dotrina ikasi zutenean, aldatu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  43. ↑ «Arano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  44. ↑ «Sortaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  45. ↑ «Leitzaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-01).
  46. 1 2 3 4 5 6 «Arano - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-07-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]