Edukira joan

Garinoain

Garinoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Garinoain bandera
Bandera

Garinoain armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaErdialdea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaTafalla
Izen ofiziala Garínoain
Alkatea
(2019-2023)
Asier Arcilla Ballabriga
(Garinoainen Aldeko Elkartea)
Posta kodea31395
INE kodea31114
Herritarragarinoaindar
Geografia
Koordenatuak42°35′38″N 1°39′39″W / 42.59379382°N 1.66076335°W / 42.59379382; -1.66076335
Azalera10,26 km²
Garaiera477-647 metro
Distantzia26,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria527 (2025:  1)
alt_left 251 (%47,4) (%52,6) 278 alt_right
Dentsitatea0,51 bizt/km²
Zahartzea[1]% 17,08
Ugalkortasuna[1]‰ 36,7
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,09 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,45 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2]% 11.0 + % 24.4 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Sorrera1847 (independentzia)
Webguneawww.garinoain.es

Garinoain[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,8 kilometrora. Altuera 477 eta 647 metro artekoa da, eta 10,26 km²-ko azalera hartzen du. 527 biztanle zituen 2025. urtean.

Barasoainekin batera hiri jarraitua osatuz, Zidakos eta Leotz ibaiek inguratzen duten ordoki txiki baten gainean dago Garinoain. Orbaibarreko bigarren herrigunea da, Barasoain bizilagunaren atzetik bakarrik, eta bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela. Hala eta guztiz ere, Orbaibarko ibarburu administratiboa da, ibarburua beti izan baita gaur egun hutsik dagoen Katalainen esku, orain Garinoaingo mugartean dagoena. Bertan, XII. mendeko eliza erromanikoa nabarmentzen da, Nafarroako landa-giroko erromanikoaren erakusgarri handienetako bat.

Bertako biztanleak garinoaindarrak dira.

Garinoain toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Garinduang (1072)
  • Garindoin (1193)
  • Garinnoain (1194)
  • Garinoayn (1268)
  • Guarinoayn (1280)
  • Garinoain (1366)
  • Garinoain (1534)
  • Garyncayn (1587)
  • Garinoain (1802)
  • Garinoain (1945)
  • Garinoain (1979)

Mikel Belaskok adierazten du bere esanahia ziurrenik "Garindo izeneko pertsona baten jabetzakoa" (garino + ain) dela, lehenengo elementua Garindo pertsonaren izena izanik eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia. Egileak dio Garindo dela Galindo izen propioaren euskal baliokidea. Gainera, Koldo Mitxelenak Zuberoako Garindaine herriaren izena Garinoainekin alderatzen duela dio. Gainera, 1072 eta 1115ean -nn- duten bi aldaera aipatzen ditu, Garindo > Garino eboluzioaren aldekoak. Luis Mari Mujika Urdangarinek Garinius pertsonaren izena dokumentatzen du, eta izen hori toponimoaren parte dela uste du.

Garinoaingo armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean balantza batez osatua dago, J. F. (Justizia eta Fuerza -Indarra-) urrezko letretan, eta bigarren hondo zuri batez eta aurrean lehoi gorri batez osatua dago. »

Garinoaingo banderak Garinoaingo armarri dauka hondo gorrindol baten gainean, armarriaren azpian urrezko letretan "Garinoain" inskripzioa duela.

Garinoain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garinoain Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldeko mugatik gertu. Herrira ailegatzeko N-121 errepidea hartu behar da Iruña-Tafalla norabidean.

Garinoaingo udalerriaren inguruetan, seinalaturiko ibilbide mikologikoa dago.

Udalerrian 2 herri hustu daude guztira: Gandiriain eta Katalain.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garinoaingo klimaren ezaugarriak klima mediterraniar eta azpimediterraniarraren arteko nahastea dira, urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 900mm artekoak eta tenperaturak 12 eta 13 gradu bitartekoak dira. Udak nahiko lehorrak, eta neguak hotzak dira. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 inguru izaten dira.

Udalerriaren gehiena estaltzen zuten jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta gaur egun apenas aurki daiteke haritz eta arterik herrigunetik gertu.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garinoainen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]

    Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 27.0 29.0 36.0 40.0 42.0 41.0 37.0 31.0 25.0 18.0 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.2 10.9 14.3 16.1 20.6 25.3 28.4 28.7 23.8 18.6 12.6 9.5 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.1 10.7 14.7 18.8 21.4 21.8 17.9 13.8 8.6 5.7 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.9 3.9 5.3 8.7 12.2 14.4 15.0 12.0 8.9 4.6 2.0 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.5 -9.0 -10.0 -3.0 0.0 2.0 7.0 7.0 2.0 -3.0 -7.0 -11.0 -11
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 34.6 41.8 66.6 55.1 42.6 25.3 28.8 43.9 54.3 59.9 51.7 548.8
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 46.0 22.0 44.0 40.0 42.0 38.5 39.0 86.0 95.0 44.0 53.0 40.0 95.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.0 8.0 10.7 10.5 6.4 5.1 4.9 5.4 9.8 11.4 10.9 102.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.9 1.1 0.9 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 4.7
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]


Udalerriko lehen biztanleak historiaurrekoak dira. Burdin aroko hiru herri harresitu daude Garinoaingo lurretan: Oinaburu (partzialki Artaxoan dagoena), Murugain eta Santa Zezilia (izen bereko ermita azpian).[9]

Herria asko garatu zen erromatarren garaian. Hego ekialdean, Orisoain eta Tafalla bitarteko bidean, Gandiriain izeneko herri-hustua dago, eta bertan, Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira,[9] zeramika, etxeen hondarrak, miliarri bat eta bestelakoen arrastoak. Aztarna horiek, gaur egungo Katalaingo basilikan eta Santa Zezilia baselizaren[10] azpian ere aurkitu dira, eraikin erlijioso horiek dauden tokiak, erromatarren garaietatik, gurtze tokiak direla agerian utziz.

XV. mendearen erdialdean gaztelu bat zegoen herrian, Espartzako Beltranen jabetzako jauregia. Jauregitik dorretzarra baino ez da zutik gaur egun. Katalaingo basilikan, bilera eta batzar ugari egin zituzten Erdi Aroan zehar inguruko lau zendeetako ordezkariek eta Orbaibarreko ordezkariek. Basilika Orreagako monasterioaren jabetza izan zen, 1207an eginiko dohaintzaren ostean.

XX. mendean herriak biztanle ugari galdu zuen, herritarrek Iruñera lan egoera hobearen bila jo zutelako. Joera, inguruko herri guztietan eman zen. Gaur egun, Leozko Udalak eta Garinoaingoak "Orbalan" izeneko enplegu erakundea sortu dute, herrietako garbiketa eta mantenu lanak egin eta herrietan lanpostuak sortzeko.

XX. mendean zehar izandako biztanleri galeraren ondorioz, Izarbeibar osoko eskola gehienek ateak itxi zituzten, tartean ibarreko handiena zen Garinoaingoa ere. Horrela, ibar osoko umeek Tafallako eskoletara joan behar izan zuten. Dena den, pixkanaka biztanleri galera amaitu, eta berriz ere eskola zabaltzea lortu zuten, eta horrela, ibarreko umeen eskola Garinoainen dago berriro ere.

2011ko maiatzeko Udal hauteskundeetan ez zen hautagaitzarik aurkeztu Garinoaingo Udalarako, eta, beraz, urte bereko azaroan errepikatu ziren. Alkatetzara aurkeztu zen alderdi bakarra Naparra ta Españico Escuñe izan zen, Gonzalo Vicuña zerrendaburu zuela, nahiz eta herriarekin inolako loturarik ez izan. Herritarrek, jakin zutenean, ezin izan zuten ezer egin, botoen % 5 baino gehiago lortuz gero, automatikoki udaleko 7 zinegotziak lortzeko, aurkeztutako zerrenda bakarra baitzen. Emaitzak hauek izan ziren: 305 boto zuri, 47 abstentzio, 18 boto alderdi extremistarentzat eta 6 baliogabe. Boto baliodunen % 5 baino apur bat gehiago eskuratuta, Naparra ta Españico Escuñek zazpi zinegotzigoak lortu zituzten, nahiz eta hauteskunde-legeria ez bete, pertsona horietako batzuk udal desberdinetara aurkeztu baitziren hauteskunde beretan, eta herrikideen artean polemika handia sortu zuten, ez baitziren sentitzen herriarekin loturarik ez zuen eskuin muturreko zerrenda baten ordezkari. Zerrendaburuak uko egin ondoren, zerrendako bigarrena urtarrilaren 4an jabetu zen karguaz, Garinoaingo bizilagunen protestaren aurrean. Legegintzaldian zehar, bizilagunek behin baino gehiagotan salatu zuten udalbatza ez zela eraginkorra. Hasieran aurkeztu ziren zinegotzi guztiek dimititu zuten, batek izan ezik. Aldi horretan, alkateak astean 3 ordu baino ez zituen eman herrian, legeriak horri buruz ezartzen duen gutxienekoa.[11]

527 biztanle zituen 2025. urtean Garinoainek.[12]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
162 376 391 365 390 352 387 373 398 414 399 395 377 328 311 293 396 517 503
Biztanleriaren tamainaUrtea250300350400450500550189019201950198020102040GarinoainBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 278 gizon, 251 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
0.00
1.08
 
90-94
 
0.80
2.52
 
85-89
 
2.79
1.80
 
80-84
 
3.19
1.80
 
75-79
 
1.99
3.60
 
70-74
 
1.99
6.83
 
65-69
 
4.38
5.76
 
60-64
 
8.76
8.99
 
55-59
 
6.37
8.99
 
50-54
 
10.36
5.04
 
45-49
 
6.77
10.07
 
40-44
 
7.97
5.76
 
35-39
 
5.98
5.04
 
30-34
 
6.77
6.83
 
25-29
 
4.38
6.12
 
20-24
 
9.16
7.91
 
15-19
 
5.98
3.24
 
10-14
 
3.98
2.88
 
5-9
 
4.78
5.76
 
0-4
 
3.59
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−6−30369200820112014201720202023GarínoainHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 9550−10−30−14−31−43−10−1
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[13] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea383940414243200320072011201520192023GarínoainBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 40,8140,9140,4939,9640,440,2538,6338,8538,9538,6539,5439,9240,2741,3942,5542,4541,6441,7341,2341,0842,3842,342,62
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[14] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 28,3 udalerri berean jaioak ziren[15], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 14,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 12,9 —probintzian % 16,8—.

Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 28,3Probintzia berean · % 44,2Beste erkidegoa · % 14,6Estatutik kanpo · % 12,9
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 91 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 63,7)[16]. Jaiotza herrialde nagusiak Kolonbia, Ekuador, Errumania dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 63,7Europa · % 27,5Afrika · % 8,8
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 271 etxebizitza zeuden: 190 (% 70,1) nagusiak eta 81 (% 29,9) ez-nagusiak.[17]

271etxebizitza
190etxegune

Etxebizitza multzoa

190
81
Etxebizitza nagusia (190)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (81)

Guztira 190 etxegune zeuden, eta horietatik 51 (% 26,8) pertsona bakarrekoak ziren.[18]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 151
2 pertsona39
3 pertsona41
4 pertsona45
5 edo gehiago14

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 464 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 35,1 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 28,9; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 26,5; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 9,5.[19] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 33,3 zen 2021ean eta % 35,1 2024an; beraz, 1,8 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 11,4 izatetik % 9,5 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 38,9 ziren, eta gizonen artean % 31,9; 7,0 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 10,6 eta gizonen % 8,5 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

464biztanle 15 urte edo +, 2024
% 35,1goi-mailako ikasketak+1,8 puntu 2021etik
% 9,5lehen hezkuntza edo gutxiago−1,9 puntu 2021etik
% 13,8ikasten ari dira, 2024
% 9,5
% 26,5
% 28,9
% 35,1
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 9,5Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 26,5Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 28,9Goi-mailako ikasketak · % 35,1
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024).

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 61,3 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 38,7 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 4 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 38,8 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 61,2. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 0,9 ziren.[19]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 0,9
DBH eta antzekoak
% 26,5
Erdi-mailako LH
% 17,7
Goi-mailako LH
% 13,6
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 11,4
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 7,5
Masterrak eta espezialitateak
% 1,7
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Garínoain, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak163% 35,179% 31,984% 38,9
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa134% 28,973% 29,461% 28,2
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)123% 26,575% 30,248% 22,2
Lehen hezkuntza edo gutxiago44% 9,521% 8,523% 10,6
Guztira464% 100,0248% 100,0216% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Garínoain, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 33,3% 26,1% 29,1% 11,4429
2022% 35,2% 26,8% 28,8% 9,2455
2023% 35,2% 27,2% 28,0% 9,6460
2024% 35,1% 28,9% 26,5% 9,5464

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 13,8 ikasten ari zen (64 pertsona).[20] Ikasten ari zirenetatik, % 56,3 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 29,7 batxilergoan eta % 14,1 erdi-mailako lanbide-heziketan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 64,7 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 46,7; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 13,3 eta emakumeen % 14,7. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 94,3 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 50,0 eta 25–29 urtekoen % 7,1; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,0 baino ez.[21] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 60,9 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 33,3.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 94,3
20–24 urte
% 50,0
25–29 urte
% 7,1
30–34 urte
% 2,9
35–39 urte
% 0,0
40–44 urte
% 8,7
45–49 urte
% 6,3
50–54 urte
% 0,0
55 urte edo +
% 0,0
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 0,0
Goi-mailako ikasketak
% 56,3
Erdi-mailako LH
% 14,1
Batxilergoa
% 29,7
DBH eta antzekoak
% 0,0
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,0
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 81,9 estatuan jaio zen, eta % 18,1 atzerrian.[19] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 32,7 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 7,6; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 27,0 eta % 13,5, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 43,2 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 9,5; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 23,4 eta % 14,9, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 32,7
Goi-mailakoak
% 27,0
% 29,4
Batx. / erdi LH
% 29,7
% 30,3
DBH
% 29,7
% 7,6
Lehen H. edo gutx.
% 13,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 43,2
Goi-mailakoak
% 23,4
% 24,9
Batx. / erdi LH
% 40,4
% 22,5
DBH
% 21,3
% 9,5
Lehen H. edo gutx.
% 14,9
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 14,2 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 11,9.[20] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 51,9 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 80,0 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 19.066 euro-koa zen[22], eta etxegune bakoitzeko 51.555 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 23.348 euro zen. Errenta gordina 25.563 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 71,5[23]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 14,6), beste diru-sarrerak (% 10,4), langabezia-prestazioak (% 1,6), beste prestazioak (% 1,9).

72%
15%
10%
Soldata · % 71,5Pentsioak · % 14,6Langabezia · % 1,6Beste prestazioak · % 1,9Beste sarrerak · % 10,4
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[24][oh 1]Udalerrian indizea 27,2 da, probintziakoaren (30,9) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,1 da, probintziakoaren (2,6) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Garínoain udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 278 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 60,6; gainerako % 39,4 inaktibo zeuden (erretiratuak % 40,3, beste inaktiboak % 37,6 eta ikasleak % 22,1).[25] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 3,6 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 61,6 zen eta emakumezkoena % 59,3; langabezia-tasa, aldiz, % 1,3 eta % 6,3 zen, hurrenez hurren.[25]

Okupatuen kopurua 251 zen 2023ean, 2021eko 224etik gora.[26] Emakumeek okupatuen % 42,6 osatzen dute, eta gizonek % 57,4.

251okupatu, 2023+% 12,1 2021etik
% 42,6emakumeak okupatuen artean
% 60,6jarduera-tasa, 2024
% 3,6langabezia-tasa, 2024
% 58,4
% 8,7
% 15,9
% 14,8
Okupatuak · % 58,4Langabeak · % 2,2Ikasleak · % 8,7Erretiratuak · % 15,9Beste inaktiboak · % 14,8
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Garínoain, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak268% 58,4149% 60,8119% 55,6
Langabeak10% 2,22% 0,88% 3,7
Inaktiboak181% 39,494% 38,487% 40,7
Guztira459% 100,0245% 100,0214% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 59,8), industria (% 27,1), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 7,6) eta eraikuntza (% 5,6).[26]

% 27,1
% 59,8
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 7,6Industria · % 27,1Eraikuntza · % 5,6Zerbitzuak · % 59,8

Xeheago, jarduera-adarrik handiena manufaktura-industria da (% 26,3), ondoren osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 12,0) eta merkataritza (% 10,4) datoz.

Jarduera-adar zehatzak
Manufaktura-industria
% 26,3
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 12,0
Merkataritza
% 10,4
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 7,6
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 6,4
Eraikuntza
% 5,6
Ostalaritza
% 5,6
Hezkuntza
% 4,8
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Jarduera profesionalak
% 3,6
Administrazio publikoa
% 3,2
Garraioa eta biltegiratzea
% 3,2
Beste zerbitzu batzuk
% 2,8
Informazioa eta komunikazioak
% 2,8
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,0
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,6
Etxeetako jarduerak
% 1,2
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,8
Higiezinen jarduerak
% 0,4
Ur-hornidura eta hondakinak
% 0,0
Erauzketa-industriak
% 0,0
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 53,4; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 29,5), eta oinarrizko okupazioak % 12,4.[27] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 54,2 eta emakumeen % 52,3).

% 29,5
% 53,4
% 12,4
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 29,5Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 53,4Oinarrizko okupazioak · % 12,4Ez dago jasota · % 4,8
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Garínoain, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak74% 29,542% 29,232% 29,9
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak134% 53,478% 54,256% 52,3
Oinarrizko okupazioak31% 12,414% 9,717% 15,9
Ez dago jasota12% 4,810% 6,92% 1,9
Guztira251% 100,0144% 100,0107% 100,0

Okupatuen % 84,9 besteren konturako langileak dira, eta % 15,1 norberaren konturakoak.[28]

% 13,5
% 72,5
% 12,4
Norberaren kontura, langileak dituena · % 1,6Norberaren kontura, langilerik gabe · % 13,5Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 72,5Besteren kontura, aldi baterakoa · % 12,4
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Garínoain, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura38% 15,125% 17,413% 12,1
Besteren kontura213% 84,9119% 82,694% 87,9
Guztira251% 100,0144% 100,0107% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 84,9 estatuan jaio zen, eta % 15,1 atzerrian.[25] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 60,9 okupatuak dira, % 27,1 erretiratuak, % 6,3 ikasleak, % 3,4 bestelako inaktiboak eta % 2,4 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 58,1 okupatuak dira, % 25,8 bestelako inaktiboak, % 6,5 ikasleak, % 6,5 langabeak eta % 3,2 erretiratuak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 51,4 okupatuak dira, % 21,7 bestelako inaktiboak, % 10,3 ikasleak, % 9,7 erretiratuak eta % 6,9 langabeak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 45,9 okupatuak dira, % 29,7 bestelako inaktiboak, % 13,5 ikasleak, % 8,1 langabeak eta % 2,7 erretiratuak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 60,9
Okupatuak
% 58,1
% 2,4
Langabeak
% 6,5
% 6,3
Ikasleak
% 6,5
% 27,1
Erretiratuak
% 3,2
% 3,4
Beste inakt.
% 25,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 51,4
Okupatuak
% 45,9
% 6,9
Langabeak
% 8,1
% 10,3
Ikasleak
% 13,5
% 9,7
Erretiratuak
% 2,7
% 21,7
Beste inakt.
% 29,7
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 86,1 estatuan jaio zen, eta % 13,9 atzerrian.[27] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 53,2 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 31,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 7,9 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 61,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 22,2 oinarrizko okupazioetakoak eta % 11,1 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 51,1 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 32,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 14,4 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 58,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 23,5 oinarrizko okupazioetakoak eta % 17,6 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 31,7
Goi eta erdi maila
% 11,1
% 53,2
Langile kualifikatuak
% 61,1
% 7,9
Oinarrizko okup.
% 22,2
% 7,1
Ez dago jasota
% 5,6
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 32,2
Goi eta erdi maila
% 17,6
% 51,1
Langile kualifikatuak
% 58,8
% 14,4
Oinarrizko okup.
% 23,5
% 2,2
Ez dago jasota
% 0,0
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera.[29] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 41,3 industrian ari dira, % 39,7 zerbitzuetan, % 9,5 eraikuntzan eta % 9,5 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 50,0 zerbitzuetan ari dira, % 22,2 industrian, % 16,7 nekazaritzan eta % 11,1 eraikuntzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 85,6 zerbitzuetan ari dira, % 11,1 industrian eta % 3,3 nekazaritzan; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 82,4 zerbitzuetan ari dira, % 11,8 industrian eta % 5,9 nekazaritzan.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 9,5
Nekazaritza
% 16,7
% 41,3
Industria
% 22,2
% 9,5
Eraikuntza
% 11,1
% 39,7
Zerbitzuak
% 50,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 3,3
Nekazaritza
% 5,9
% 11,1
Industria
% 11,8
% 0,0
Eraikuntza
% 0,0
% 85,6
Zerbitzuak
% 82,4
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 15 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 639 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[30][oh 2]. Udalerriaren azalera 10,3 km² denez, NAE lurraldearen % 62,3 da[31]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 99,3 lur goldagarria (634 ha, 14 ustiategitan), % 0,5 arbolak (3,1 ha, 6 ustiategitan), % 0,3 berotegiak edo babes garai irisgarriak (1,6 ha, ustiategi batean), larre iraunkorrak (0,02 ha, ustiategi batean) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,02 ha, ustiategi batean)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
62%
38%
NAE · 639 ha (% 62,3)Gainerako azalera · 387 ha (% 37,7)
NAE, lur-erabileraren arabera
99%
Lur goldagarria · 634 ha (% 99,3)Larre iraunkorrak · 0,02 ha (< % 0,1)Arbolak · 3,1 ha (% 0,5)Baratzeak · 0,02 ha (< % 0,1)Berotegiak · 1,6 ha (% 0,3)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 332 gidari zeuden erroldatuta: 186 gizon (% 56) eta 146 emakume (% 44)[32]. Biztanleen % 62,8 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 399 ibilgailuk osatzen zuten: 302 turismo, 32 furgoneta, 30 motozikleta, 17 kamioi eta 4 ziklomotor[32]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 571 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 13,3 urtekoa zen; turismoen % 10,3k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 8,6k 25 urte baino gehiago[32]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 65,1 diesel zen eta % 30,6 gasolinazko; 15 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 3,8; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 8,1k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 29,9k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
28%
34%
30%
0 etiketa · 21 (% 5,3)ECO · 11 (% 2,8)C etiketa · 111 (% 28,1)B etiketa · 134 (% 33,9)Etiketarik gabe · 118 (% 29,9)
Turismoak, adinaren arabera
10%
15%
25%
41%
9%
< 4 urte · 31 (% 10,3)4–8 urte · 44 (% 14,6)8–15 urte · 77 (% 25,5)15–25 urte · 124 (% 41,1)≥ 25 urte · 26 (% 8,6)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Garinoaingo udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Orisoaingo, Oloritzeko, Puiuko eta Untzueko Udaletako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Asier Arcilla Ballabriga da, Garinoain Aldeko Elkarteko hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Garinoainen Aldeko Elkartea - - - - - - - - - - 7
Garinoainek Elkartuak - - - - - - - - - 7 -
Naparra ta Españico Escuñe - - - - - - - - 7 - -
Garinoaingo Hautesle-elkarte Independentea - - - - - - 2 4 - - -
Gandiriain - - - - 2 7 5 3 - - -
Murugain - - - - 5 - - - - - -
Herri Hautesle-elkartea 4 4 7 7 - - - - - - -
Zentro Demokratikoaren Batasuna - 3 - - - - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 74 27,21 -
 Nafarroako Alderdi Sozialista 54 19,85 ▲ 32
 Geroa Bai 47 17,28 ▲ 12
 Euskal Herria Bildu 45 16,54 ▲ 3
 Ahal Dugu 21 7,72 ▼ 42
 Izquierda-Ezkerra 14 5,15 ▼ 1
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 4 1,47 ▲ 1
 Vox 3 1,10 -
 Equo 1 0,37 ▼ 1
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Ahal Dugu 63 23,68 ?
 Nafar Herriaren Batasuna 47 17,67 ?
 Euskal Herria Bildu 42 15,79 ?
 Geroa Bai 35 13,16 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 22 8,27 ?
 Izquierda-Ezkerra 15 5,64 ?
 Nafarroako Alderdi Popularra 9 3,38 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 9 3,38 ?
 Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia 3 1,13 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 3 1,13 ?
 Equo 2 0,75 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garinoaingo Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Asier Arcilla Ballabriga da, Garinoain Aldeko Elkartea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Joseba Intxusta Irisarri (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Amagoia Jimenez Talavera (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Mikel Lizarraga Cabañas (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Virginia Ruiz Pe (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Bherta Sanchez Luna (Garinoain Aldeko Elkartea)
  • Ruben Sanz Valencia (Garinoain Aldeko Elkartea)

1979tik, Garinoainek 8 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[33]
Luis Markina Arregi 1979 1995 Herri Hautesle-elkartea
Jose Ignacio Sanz Otazu 1995 1999 Murugain
Carlos Sola Pabolleta 1999 2003 Gandiriain
Javier Ignacio Inchusta Laza 2003 2007 Gandiriain
Xabier Barrena Mendiorotz 2007 2011 Garinoaingo Hautesle-elkarte Independentea
Francisco Javier Echarri Cabodevilla 2011 2015 Naparra ta Españico Escuñe
Iñigo Arregi Oderitz 2015 2019 Garinoainek Elkartuak
Asier Arcilla Ballabriga 2019 jardunean Garinoainen Aldeko Elkartea

Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 linea zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Iruñerantz eta beste bat Tafallarantz.

 Nafarroako Hiriarteko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
322IruñeaNoain • Tebas • Arrizabalaga • Untzue • Mendibil • Barasoain • Garinoain • PuiuTafalla

Herri horretan, fatxada zainduak eta jauntxo-etxeak dira nagusi, XVI. mendeko berezko tipologiari jarraitzen diotenak, harlanduxkako bloke handi batzuk, dobela handiko erdi-puntuko arkuak eta giltzarrian armarria dituztenak, lehen atalean irekiak. Blasoi hauek Orbaibarreko leinu ezagunen armarriak dira, hala nola Pabolleta eta Esain leinuenak, Hermoso de Mendozak eta Aiantzeko Kondearenak, besteak beste. Etxerik aipagarrienetako bat parrokiako plazan dagoen jauregia da, L-ren eskema bat eskaintzen duena eta armarrian Virto eta Azpilkueta familiaren oinetxea zena. XVI. mendeko eraikina da, Erdi Aroko aztarnak aprobetxatzen dituela dirudi.

XVI. mendearen amaieran (1587) lurralde euskaldunean sartuta zegoen. Bi mende geroago ere (1778) ohikoa zen euskara.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garinoain atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[34]

Koldo Zuazok, 2010ean, Garinoain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[35]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Garinoain eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,11k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 3,02k eta 2018n % 5,80k.

2006an Udalak eremu mistoan sartzeko eskatu zuen, euskarak nolabaiteko onarpena izan zezan udalerrian.[36]

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Garinoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[37]

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

  • Andre Mari Zuriaren jaiak, irailaren lehengo asteburuan

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ /gaɾíno.ain/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. ↑ «Garinoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  6. ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Olite. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0276-7. PMC 911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  7. ↑ Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Barasoain» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  8. ↑ Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  9. 1 2 «Historia – Ayuntamiento de Garínoain / Garinoaingo Udala» www.garinoain.es (kontsulta data: 2025-10-30).
  10. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Virgen de la Ermita de Santa Cecilia de Garinoain (Navarra) - Fondo multimedia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-30).
  11. ↑ (Gaztelaniaz) López, Almudena. (2012-05-18). «Herria alkatearen aurka altxatzen da» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2022-05-30).
  12. ↑ «Garinoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  13. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  14. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  15. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  16. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  20. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  21. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Nafarroa.tab.
  23. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Nafarroa.tab.
  24. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
  25. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  30. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  31. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1753016.
  32. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-05).
  34. ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  35. ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  36. ↑ «Garinoainek ere eremu mistoa izatea eskatu du Euskararen Legearen eguneratzean» web.archive.org 2007-09-28 (kontsulta data: 2022-05-29).
  37. ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
  38. 1 2 «Monumentos – Ayuntamiento de Garínoain / Garinoaingo Udala» www.garinoain.es (kontsulta data: 2025-10-30).
  39. ↑ (Gaztelaniaz) Armendariz Martija, Javier; Javier, Velaza Frías. (2006). «El miliario de Garínoain (Navarra), cruce de caminos en la vía entre Cara (Santacara) y Pompelo (Pamplona)» Trabajos de arqueología Navarra 19: 127-145. ISSN 0211-5174..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.