Edukira joan

Urraulbeiti

Urraulbeiti
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urraulbeiti bandera
Bandera

Urraulbeiti armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaPirinioaurrea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
MankomunitateaIzaga
Izen ofiziala Urraúl Bajo
Alkatea
(2015-2023)
Ana Jesus Iriarte Equisoain
(elkarte-hautagaitza)
Posta kodea31480
INE kodea31242
Herritarraurraulbeitiar, urraulpetar
Geografia
Koordenatuak42°41′11″N 1°19′13″W / 42.68630388°N 1.32039409°W / 42.68630388; -1.32039409
Azalera59,41 km²
Garaiera422-897 metro
Distantzia36,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria330 (2025:  7)
alt_left 183 (%55,5) (%44,5) 147 alt_right
Dentsitatea0,06 bizt/km²
Zahartzea[1]% 16,46
Ugalkortasuna[1]‰ 60
Ekonomia
Jarduera[1]% 82,76 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,98 (2013)
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[2]%  (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Sorrera1845 (independentzia)
Webguneawww.urraulbajo.es

Urraulbeiti[4][a] (pirinioaurreraz: Urraulpe)[b] Euskal Herriko udalerri eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta dagoena. Zangozako merindadean eta Pirinioaurrea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 36,0 kilometrora. Altuera 422 eta 897 metro artekoa da, eta 59,41 km²-ko azalera hartzen du. 330 biztanle zituen 2025. urtean.

Urraul ibarrekoa da. Ibarreko jarduera nagusia nekazaritza da. Inguruko gainerako ibarretan ez bezala, garaiera txikiena duena da, gainazalaren zatirik handiena laua baita, Irati ibaiaren gainean terraza nabarmenak osatuz, paisaiari forma ematen diotenak. Bertako arkitekturak horma zuridun eta harri marroizko ukituak dituzten etxeak eratu ditu, egurrezko dekorazioekin. Eraikinak baxuak eta luzeak dira, Pirinioaurreko beste eremu batzuetan ez bezala, lurraren erabilgarritasuna zabala baita.

Bertako biztanleak urraulbeitiarrak (pirinioaurreraz: urraulpetarrak) dira. Ibarburua Artieda kontzejua da, bertan da udaletxea.

Urraulbeiti beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]

  • Val d'Urraul (1268)
  • Valle de Urraul (1280)
  • Val d'Urraul (1366)
  • Valle de Urraul (1366)
  • Urraul Bajo (1802)
  • Urraul (1829)
  • Beko Urraul (1926)
  • Urraul Behea (1974)
  • Urraulbeiti (1978)

Urraul Nafarroako Pirinioaurreko hainbat ibar izendatzen dituen izena da. Urraulgoiti ("Urraul Goikoa"), guztien artean iparralderago dagoena eta Areta ibaiak zeharkatzen duena; Urraulbeiti ("Urraul Beikoa"), hegoaldean dagoena eta Irati ibaiak zeharkatzen duena, eta Erromantzatua ("Urraul Ekialdekoa" izenez ere ezaguna), ekialderago dagoena eta Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena. Gainera, Irunberri administratiboki Urraulbeitikoa izan zen Behe Erdi Aroan, nahiz eta geografikoki hori ez den aldatu.

Julio Caro Baroja da izen horri asko eskaintzen dion ikertzaile bakarra: «Baliteke izena "r"-tik "l"-ra (hango izenetan ematen da) pasabide edo alternantzia baten argitan azaltzea, eta horrela izatea Urraun (Eraul Eraun litzateke)». Eta beste batean idazten du: «Menturaz, Zaraitzu bezala, fitonimo bat da, "urra" (hurra) izenarekin erlaziona daitekeena». Amaiera Nafarroako beste izen batzuetan ematen da (adibidez, Eraul, Bidaul, Biaul...). Etimologia herrikoia "hurritz zuritua" da.

Urraulbeitiko armarriak honako blasoi hau du:[6]

« Hondo urdin batez eta aurrean urrezko izar batez osatuta dago urrezko kate batzuk dituen zerrenda gorri batek inguratzen du goialdean eta behealdean urrezko hondoz bere kolorezko zuhaitz batez. Eguzki batek koroatzen du. »

Urraulbeitiko banderak Urraulbeitiko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Erdialdeko Pirinioaurrean kokatua, Urraulgoiti, Erromantzatua eta Longida ibarren artean. Irati ibaiak ibarra sortu zuen.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeiti Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]

    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 27.0 29.5 36.0 39.0 42.0 40.0 38.0 30.0 21.0 18.0 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.4 14.3 16.6 20.6 26.4 29.4 28.6 24.1 18.9 12.3 8.9 18.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 5.5 8.4 10.5 14.3 19.1 21.6 21.3 17.4 13.4 8.1 4.9 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 0.5 2.4 4.4 8.0 11.8 13.9 14.1 10.7 7.9 3.9 0.9 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -12.0 -12.0 -4.0 0.0 0.0 6.0 6.0 0.0 -2.0 -9.0 -13.0 -13
Batez besteko prezipitazioa (mm) 57.6 54.0 56.1 68.5 61.8 40.6 32.9 34.1 50.9 71.9 72.5 74.4 675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.0 34.0 35.5 47.0 39.5 37.0 44.5 46.0 71.0 82.0 31.5 48.5 82.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.0 9.4 9.2 11.7 12.0 6.8 4.9 5.2 7.0 10.4 11.9 12.2 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.5 1.2 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.1 6.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]


Urraulbeitiko herrien mapa

Urraulbeitik 4 kontzeju ditu:

Gainera, beste 5 leku batzuk ere badaude, hala nola:

Azkenik, udalerrian 9 herri hustu daude:

Irunberri ibar horretakoa da geografikoki, baina ez administratiboki, udalerri independentea baita.

Mapa
Urraulbeiti ibarreko herriak

XVI. mendearen lehen erdian Nafarroa Gaztelako koroan sartu ondoren, Urraulbeiti ibarra gaur egun dituen mugekin geratu zen.

1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarrak berezko berezitasun administratiboak izateaz gain, lotura administratibo berezia izan zuen ibar konfinatzaileekin, Urraulgoiti eta Urraul Ekialdekoarekin batera "Urraul" udalerria osatzen baitzuten. Hirurek beste hainbeste diputatuk osatutako taldea osatzen zuten, urtero bailara bakoitzeko erregidoreek izendatuak. Urraulbeitikoa lehendakaria zen, eta batzarrak Puiuko San Gregorio baselizan egiten ziren, Artieda kontzejuari dagokionez. Jurisdikzio zibil eta kriminala Irunberri hiribilduarena zen, eta hiribilduari ere oso lotuta zeuden. Ordura arte, Urraulbeitiko ibarburua Puiu izan zen. Ordutik, Artiedara joan zen.[9]

XIX. mendearen hasieran bi eskola baino ez zeuden ibar guztian. XX. mendearen hasieran sei ziren Urraubeitin zeuden eskolak. 1849an Iruñeko eta Irunberriko errepidea eraikitzearekin batera herria eta inguruko herri eta hiri handietarako irisgarritasuna hobetu zen. XX. mendean Iratiko trenbidearen eraikitzeak on egin zion ibarrari.

XX. mendearen hasieran hiru ostatu eta errota zeuden ibarrean.

330 biztanle zituen 2025. urtean Urraulbeitik.[10]

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
907 1188 1174 1129 1055 1046 1052 1054 1021 1009 1104 868 636 442 330 281 269 286 307
Biztanleriaren tamainaUrtea20040060080010001200189019201950198020102040UrraulbeitiBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 147 gizon, 183 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.55
0.00
 
95-99
 
2.73
1.36
 
90-94
 
10.38
2.04
 
85-89
 
11.48
2.72
 
80-84
 
9.29
6.80
 
75-79
 
3.28
3.40
 
70-74
 
2.73
9.52
 
65-69
 
3.83
8.84
 
60-64
 
6.56
8.16
 
55-59
 
4.37
6.80
 
50-54
 
6.01
8.16
 
45-49
 
7.10
8.16
 
40-44
 
6.01
4.08
 
35-39
 
2.73
6.12
 
30-34
 
3.83
5.44
 
25-29
 
5.46
6.80
 
20-24
 
4.92
2.04
 
15-19
 
3.28
2.04
 
10-14
 
3.28
4.76
 
5-9
 
1.64
2.72
 
0-4
 
0.55
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−12−9−6−303200820112014201720202023Urraúl BajoHazkunde begetatiboa
Urtea20082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Hazkunde begetatiboa 3−6−5−5−3−3−6−3−7−91−5−11−51−3−3
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea49505152535455200320072011201520192023Urraúl BajoBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 52,6551,1751,5651,9651,8252,5252,7252,1652,8451,2652,7953,5352,6151,7851,2451,6250,6551,0649,9151,0452,4854,0654,5
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[12] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 22,8 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 36,1) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 20,7 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 9,3 —probintzian % 16,8—.

Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 22,8Probintzia berean · % 47,2Beste erkidegoa · % 20,7Estatutik kanpo · % 9,3
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 32 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 50)[14]. Jaiotza herrialde nagusiak Ekuador, Errumania, Mexiko dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 50Europa · % 37,5Afrika · % 12,5
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 239 etxebizitza zeuden: 128 (% 53,6) nagusiak eta 111 (% 46,4) ez-nagusiak.[15]

239etxebizitza
128etxegune

Etxebizitza multzoa

128
111
Etxebizitza nagusia (128)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (111)

Guztira 128 etxegune zeuden, eta horietatik 53 (% 41,4) pertsona bakarrekoak ziren.[16]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 153
2 pertsona33
3 pertsona21
4 pertsona16
5 edo gehiago5

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 299 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 51,5 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 22,7; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 19,7; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 6,0.[17] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 46,9 zen 2021ean eta % 51,5 2024an; beraz, 4,6 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 7,6 izatetik % 6,0 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 57,1 ziren, eta gizonen artean % 44,2; 12,9 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 6,5 eta gizonen % 5,4 ziren.

299biztanle 15 urte edo +, 2024
% 51,5goi-mailako ikasketak+4,6 puntu 2021etik
% 6,0lehen hezkuntza edo gutxiago−1,6 puntu 2021etik
% 19,7
% 22,7
% 51,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 6,0Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 19,7Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 22,7Goi-mailako ikasketak · % 51,5
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024).
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Urraul Bajo, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak154% 51,557% 44,297% 57,1
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa68% 22,735% 27,133% 19,4
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)59% 19,730% 23,329% 17,1
Lehen hezkuntza edo gutxiago18% 6,07% 5,411% 6,5
Guztira299% 100,0129% 100,0170% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Urraul Bajo, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 46,9% 24,7% 20,7% 7,6275
2022% 47,1% 25,6% 19,8% 7,5293
2023% 50,3% 23,0% 20,3% 6,4296
2024% 51,5% 22,7% 19,7% 6,0299
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Urraulbeitiko udalerriaren mugetan, Izko mendilerroan, eta Irunberri eta Oibar bitartean, Nafarroako Gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 36,64 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Bestalde, Urraulbeitiko biztanleria batez ere adinekoa da, eta horregatik gehienak erretiratuta daude. Gainerako biztanleek nekazaritzan lan egiten dute ia erabat. Gazteenen artean ere, badira Irunberri, Agoitz edo Zangozara joaten direnak udalerri horietako industrialdeetan lan egiteko.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 20.423 euro-koa zen[18], eta etxegune bakoitzeko 41.585 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) gainetik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 23.407 euro zen. Errenta gordina 24.667 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 42,3[19]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 17,6), beste diru-sarrerak (% 36,2), langabezia-prestazioak (% 1,2), beste prestazioak (% 2,7).

42%
18%
36%
Soldata · % 42,3Pentsioak · % 17,6Langabezia · % 1,2Beste prestazioak · % 2,7Beste sarrerak · % 36,2
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[20][oh 1]Udalerrian indizea 41,7 da, probintziakoaren (30,9) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) gainetik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 4 da, probintziakoaren (2,6) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) gainetik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Urraul Bajo udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 156 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 52,7; gainerako % 47,3 inaktibo zeuden.[21] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 9,6 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 63,3 zen eta emakumezkoena % 44,6; langabezia-tasa, aldiz, % 9,9 eta % 9,3 zen, hurrenez hurren.[21]

Okupatuen kopurua 145 zen 2023ean, 2021eko 130etik gora.[22] Emakumeek okupatuen % 47,6 osatzen dute, eta gizonek % 52,4.

145okupatu, 2023+% 11,5 2021etik
% 47,6emakumeak okupatuen artean
% 52,7jarduera-tasa, 2024
% 9,6langabezia-tasa, 2024
% 47,6
% 47,3
Okupatuak · % 47,6Langabeak · % 5,1Inaktiboak · % 47,3
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Urraul Bajo, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak141% 47,673% 57,068% 40,5
Langabeak15% 5,18% 6,37% 4,2
Inaktiboak140% 47,347% 36,793% 55,4
Guztira296% 100,0128% 100,0168% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 56,6), industria (% 20,7), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 18,6) eta eraikuntza (% 4,1).[22]

% 18,6
% 20,7
% 56,6
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 18,6Industria · % 20,7Eraikuntza · % 4,1Zerbitzuak · % 56,6

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 45,5; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 31,7), eta oinarrizko okupazioak % 12,4.[23] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 43,4 eta emakumeen % 47,8).

% 31,7
% 45,5
% 12,4
% 10,3
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 31,7Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 45,5Oinarrizko okupazioak · % 12,4Ez dago jasota · % 10,3
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Urraul Bajo, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak46% 31,721% 27,625% 36,2
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak66% 45,533% 43,433% 47,8
Oinarrizko okupazioak18% 12,410% 13,28% 11,6
Ez dago jasota15% 10,312% 15,83% 4,3
Guztira145% 100,076% 100,069% 100,0

Okupatuen % 66,2 besteren konturako langileak dira, eta % 33,8 norberaren konturakoak.[24]

% 33,8
% 66,2
Norberaren kontura · % 33,8Besteren kontura eta beste egoera bat · % 66,2
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Urraul Bajo, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura49% 33,828% 36,821% 30,4
Besteren kontura96% 66,248% 63,248% 69,6
Guztira145% 100,076% 100,069% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 55 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 3.735 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[25][oh 2]. Udalerriaren azalera 59,4 km² denez, NAE lurraldearen % 62,9 da[26]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 82,1 lur goldagarria (3.066 ha, 54 ustiategitan), % 16,4 larre iraunkorrak (612 ha, 12 ustiategitan), % 1,5 arbolak (57,2 ha, 4 ustiategitan) eta norberaren kontsumorako baratzeak (0,16 ha, 6 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
63%
37%
NAE · 3.735 ha (% 62,9)Gainerako azalera · 2.206 ha (% 37,1)
NAE, lur-erabileraren arabera
82%
16%
Lur goldagarria · 3.066 ha (% 82,1)Larre iraunkorrak · 612 ha (% 16,4)Arbolak · 57,2 ha (% 1,5)Baratzeak · 0,16 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 2.985 ardi eta ahuntz zeuden[27][oh 4].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 165 gidari zeuden erroldatuta: 89 gizon (% 53,9) eta 76 emakume (% 46,1)[28]. Biztanleen % 50 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 275 ibilgailuk osatzen zuten: 163 turismo, 36 furgoneta, 32 kamioi, 17 motozikleta eta 5 ziklomotor[28]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 494 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) azpitik.

Turismoen batez besteko adina 13,2 urtekoa zen; turismoen % 7,4k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 17,8k 25 urte baino gehiago[28]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 63,3 diesel zen eta % 34,4 gasolinazko; 5 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1,9; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 6,7k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 38,1k ez zuen etiketarik[oh 5].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
25%
30%
38%
0 etiketa · 8 (% 3)ECO · 10 (% 3,7)C etiketa · 68 (% 25,2)B etiketa · 81 (% 30)Etiketarik gabe · 103 (% 38,1)
Turismoak, adinaren arabera
16%
19%
40%
18%
< 4 urte · 12 (% 7,4)4–8 urte · 26 (% 16)8–15 urte · 31 (% 19)15–25 urte · 65 (% 39,9)≥ 25 urte · 29 (% 17,8)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Urraulbeitiko udaletxea Artieda kontzejuaren erdialdean dago, eta idazkaria, era berean, Urraulgoitiko Udalako idazkaria da. Udalbatza ibarreko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Ana Jesus Iriarte Equisoain da, Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza hautagai gisa aurkeztu zena.

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alderdia Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera
1979 1983 1987 1991 1995 1999 2003 2007 2011 2015 2019
Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza - - - - - - 3 3 3 4 7
San Pedro Martir 5 5 4 5 5 7 4 4 4 3 -
Urraulbeitiko Herri Hautagaitza 2 2 3 2 2 - - - - - -

Foru hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:

2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Navarra Suma 64 38,55 -
 Geroa Bai 34 20,48 ▲ 15
 Euskal Herria Bildu 30 18,07 ▼ 1
 Nafarroako Alderdi Sozialista 18 10,84 ▲ 13
 Ahal Dugu 8 4,82 ▼ 16
 Equo 3 1,81 ▲ 2
 Izquierda-Ezkerra 3 1,81 ▼ 1
 Libertate Nafarra 1 0,60 -
 Solidaritate eta Autogestio Internazionalista 1 0,60 ▼ 0
 Vox 1 0,60 -
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Alderdia Bozak
guztira % +/-
 Nafar Herriaren Batasuna 64 37,43 ?
 Euskal Herria Bildu 31 18,13 ?
 Ahal Dugu 24 14,04 ?
 Geroa Bai 19 11,11 ?
  Nafarroako Alderdi Popularra 8 4,68 ?
 Herritarrak - Herritarron Alderdia 7 4,09 ?
 Nafarroako Alderdi Sozialista 5 2,92 ?
 Izquierda-Ezkerra 4 2,34 ?
 Nafarroako Ordezkaritza Kannabikoa 2 1,17 ?
 Libertate Nafarra 1 0,58 ?
 Equo 1 0,58 ?

Udalaren egoitza eta udaletxea Artieda ibarburuan dago.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza z/g

Egungo banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeitiko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Ana Jesus Iriarte Equisoain da, Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitzakoa. Zinegotziak 6 daude:

  • Ainhoa Catalan Altube (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Silvia Ortega Marcos (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Adrian Areta Martinez (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Maria Natividad Castañeda Pequeño (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Raquel Ituren Mendioroz (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)
  • Miren Elizagaray Nuin (Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza)

Urraulbeitiko Udalak 4 batzorde ditu:

  • Kultura eta Kirola
  • Ingurumena: Paisaia eta Bideak
  • Hiriarteko Mugikortasuna
  • Diruzaintza

1979tik, Urraulbeitik 8 alkate izan ditu:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[29]
Jose Luis Gil Arbeloa 1979 1983 San Pedro Martir
Javier Eguaras Ayerra 1983 1987 San Pedro Martir
Francisco Javier Bariain Baztan 1987 1991 San Pedro Martir
Jose Sagardoy Eguaras 1991 1995 San Pedro Martir
Fernando Cabodevilla Eslava 1995 2007 San Pedro Martir
Ana Carmen Ciguela Irujo 2007 2011 San Pedro Martir
Luis Castillo Santesteban 2011 2015 San Pedro Martir
Ana Jesus Iriarte Equisoain 2015 jardunean Urraulbeitiko Elkarte Hautagaitza

Nafarroako Autobus Konpainiak Urraulbeiti Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Gainera, La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Urraulbeiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulbeiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[30]

Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulbeiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[31]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urraulbeitiko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Calaveris zubia

Eremu naturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urraulbeitiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ /ura.úlβ̞èiti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren eta kamutsa laugarren silaban
  2. ↑ /uráulpè/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. ↑ «Urraulbeiti - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  6. ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  7. ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
  8. ↑ Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  9. ↑ Nafarroako Entziklopedia Handia | URRAULGOITI. (kontsulta data: 2021-12-19).
  10. ↑ «Urraulbeiti» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  11. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  12. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  13. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  14. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  15. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  16. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  18. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Nafarroa.tab.
  19. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Nafarroa.tab.
  20. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
  21. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  22. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  26. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1648094.
  27. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  28. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-05-05).
  30. ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  31. ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ Beste abere mota batzuen datuak ez dira argitaratu, sekretu estatistikoa dela eta (ustiategi gutxi dagoenean, INEk ez ditu datuak zabaltzen, ustiategiak identifika ez daitezen).
  5. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.